Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Rufino Iraola

Datu pertsonalak

Izena
Iraola, Rufino
Izen abizen osoak
Iraola Garmendia, Rufino
Jaiotza
1945 Zaldibia + Zaldibia < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2019

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Bertsolaria
Epailea
Ikerlaria
Bertso-kazetaria
Bertso analisigilea/kritikaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Kazetaria (El Diario Vasco)

Datu biografikoak

Biografia
Idazlea eta bertso eragilea. Bertsolaritzako hainbat alorretan jardundakoa, besteak beste, bertso saioei buruzko kronikak egiten hedabide desberdinetan, hainbat sariketa eta txapelketatan epaile lanetan aritua eta bertso idatzi askoren sortzailea. Patxi Iraola bertsolariaren anaia.

Bertso jarrien alorra landu zuen bereziki Iraolak. Hirurogeita hamargarren hamarkadan hasita, hainbat sari irabazi zituen: Xalbador Saria, Xenpelar Saria, Basarri Saria, Lazkao Txiki Saria... Lan horiek Nañarriri begira liburuan argitaratu zituen zaldibiarrak.

Epaile gisa ere hiru hamarkadako bidea egin du Rufino Iraolak, Txapelketa Nagusian zein gazte eta eskolarteko sariketetan. 1982an Txapelketa Nagusiaren antolakuntzan gertutik parte hartu zuen. 1986 eta 1989an epaile aritu zen eta 1993an ere epaile taldean parte hartu zuen.

Bertsolaritzaren inguruko kazetaritza eta azterketa lana ere nabarmentzekoa da. Kronikagile eta iruzkingile lana egin zuen eta baita maila sakonagoko azterketetan ere eman zuen bertsolaritzaren bere ikuspegia. Gai-jartzaile lanetan ere aritua.