Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zigor Iriondo "Zipri"

Datu pertsonalak

Izena
Iriondo, Zigor "Zipri"
Izen abizen osoak
Iriondo Eguren, Zigor
Jaiotza
1973 Lasarte-Oria + Lasarte-Oria < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Oinarrizko ikasketak eta Batxillergoa Lasarten egin eta gero, IVEF egin zuen. 21urte bete zituen arte txirrindularia izan zen, eta afizionatuetan aritzera ere heldu zen. Hori utzi, eta soin heziketako irakasle lanetan hasi zen. Lasarteko zinegotzi izan zen Herri Batasuna alderdiarekin. Andoni Otamendi eta Pablo Suberbiola herrikideek bertsozaletu zuten, eta bizikletaren gainean, entrenamenduetan, hasi zen bertsotan. Jendaurrean gutxi kantatua da, baina zenbait lehiatan parte hartu izan du: GR-n eta Gipuzkoako Txapelketan, esaterako.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gasteizen, Txusta tabernan, Abel Enbeita, Zigor Enbeita, Rikardo Glez. de Durana eta Serapio Lopezekin.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
Lasarteko Antzerki eskolarentzako bertso-antzerkiak sortu ditu.