Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Andoni Larrañaga

Datu pertsonalak

Izena
Larrañaga, Andoni
Izen abizen osoak
Larrañaga Arregi, Andoni
Jaiotza
1974 Azpeitia, Gipuzkoa

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria
bertsolaria
Inoiz aritu da bertso-eskolako irakasle gisa, Azpeitian (Ikasberri ikastola)

Datu biografikoak

Biografia
Anjel Larrañaga bertsolariaren semea. Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolan egin ditu ikasketak. Etxeko giroak bertsozaletu zuen, eta ikastolan eman zituen lehen urratsak. Bertsolaritza eta trikitixa uztartu izan ditu orain arte, nahiz azken urteetan bat-bateko bertsolaritza utzi xamarra izan. Lizardi, Osinalde eta Xenpelar sarietan finalista izan da behin baino gehiagotan. 1995eko Gipuzkoako Txapelketan finalaurreetara iritsi zen, eta 1997ko Txapelketa Nagusian azken laudenetan kantatu zuen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Azkoitian, Eskolarteko Txapelketan, kantulagun Jon Maia eta Felix Aizpurua zituela.

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
Trikitilari moduan ezagun egin da herriz herri, Ion Ansorregirekin batera, eta besteren artean, "Iturrian zer dago?" ikuskizuneko partaide da.