Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Anjel Mari Peñagarikano

Datu pertsonalak

Izena
Peñagarikano, Anjel Mari
Izen abizen osoak
Peñagarikano Labaka, Anjel Mari
Jaiotza
1957 Albiztur + Albiztur < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso-eskolako irakaslea
Epailea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Aurkezle: Anoetan urtero Bertso antzerkia: Anoetan, berak bertsoak jarriz.
Epaile: Zaldibiko Artxanberri eta Fernando Amezketarran.
Irakasle: Tolosa eta Anoetako bertso eskolan, Euskaltegietan ere jarduna da.
Jartzaile: aginduz edo konpromisuz.

Datu biografikoak

Biografia
Batxilergo ikasketak egin zituen Tolosako Escolapioetan. Liburuak banatu eta saltzen, eta kafe makinen alokairuan aritu izan da lanean. Jaioleku duen Albisturgo Ostatuan bertsolari asko dira jan eta afalduak: Lazkao-txiki, Garmendia, Arozamena, Etxeberria, Joxe Agirre, Joxe Lizaso... Uztapide ere bertan izana da. Bere aitonak bertso zaharrak kantatzen omen zituen eta berak, txikitan, Lazkao Txikiren eta beste zenbaiten bertsoak ikasi zituen.
Bere lehen plaza Errenterian egin zuen, Xenpelar Sarian, 22 urtetan. Inori ezer esan gabe joan zen. Etxekoek, esaterako, egunkarian irakurrita jakin zuten semea kantatzekoa zela.
Amurizak bere lehen txapela lortu zuen garai hartan, eta horrek eragina izan zuen bere bertsokeran. 1982ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen, baita 1986 eta 1993koetan ere. 1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Errenterian, 1979an (Xenpelar sarian). Murua, Telleria.. Gai emaile, Olaskoaga. Epaile: Izazpi, Gabiria..

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Artxanberri saria 1980 : 1. ?
Artxanberri saria 1981: 1., bertso onenaren saria eta herriak aukeratutako bertsolariaren saria
Lauaxeta saria 1981 : 2. eta bertso onenaren saria
Lizardi saria 1980 : 2. eta bertso onenaren saria
Xenpelar saria 1979:
Xenpelar saria 1980 : 1.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
"Bilintx" liburua, egokitua (Sendoa haur)
"Irriz eta malkoz"
Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Ekoizpen oharrak
Estilo oso propioa duten bertsolarietakoa da Peña. Zirikatzailea, irri eragiten abila, baina sentimentuzko bertsoak botatzen ere badakiena. Hainbeste urtetan hainbeste plaza egin izana bertsozaleak dion estimuaren froga da, eta txapelketetan lortutako emaitzak bere mailaren adierazle.