Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Bautista Urkia Zaldua "Gazteluko Gorri"

Datu pertsonalak

Izena
Urkia Zaldua, Juan Bautista "Gazteluko Gorri"
Izen abizen osoak
Urkia Zaldua, Juan Bautista

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Joan Bautista Urkia Zaldua, Usurbilgo Aginaga auzategiko Gaztelu baserrian jaio zen, eta horretatik bere izengoitia, bertsolari gehienei bezala. Aurpegiz eta ilez gorri samarra zelako, Gazteluko Gorri deitzen zioten. Bere garaiko bertsolari onenekin asko ibili zen, bertso kantari, herriz herri. Donostiako Teatroan mahaiko, epailari ere agetzen zaigu noizbait. Bizi ere, Donostian bizitu zen denbora askoan, Esterlines kalean. Andrea, bazuen, baina ez zuten semealabarik izan. Eta hil ere, Donostian hil zen."
(J. Dorronsoro Bertsotan 1789-1936 an oinarritua)

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Gaztelu bertsolaria. (Auspoa, 61) 15 or.
Ekoizpen oharrak
Herri plazetan eta Donostiako Antzoki Zaharrean maiz xamar aritua