Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Zabaleta Lekuona

Datu pertsonalak

Izena
Zabaleta Lekuona, Juan (1894-1950)
Izen abizen osoak
Zabaleta Lekuona, Juan
Jaiotza
1894 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1950 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-jartzailea
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-jartzailea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Monika Galarragarekin 1922an ezkondua. Eskolan bi urte besterik ez zituen egin, baina ikasteko izugarrizko gogoa ekarri zuen txikitandik. Mahaian ere irakurtzen jarduten zen. Belar-txortenak hautsi eta haien tintarekin koloreak egiten zituen: berdea, gorria, horia eta baserria. Baita ere ikatza, teila edo ladriloa, karea eta abar txiki-txiki eginda. Kolore horiekin pintaketan aritzen zen. Osaba batek hainbesteko afizioa ikusi eta pintura kaxa bat erregalatu zion Donostiatik. Harrezkero erosi egiten zituen. Hala, inongo maisurik gabe koadroak egitera iritsi zen. Batzuk erregalatuta eta beste batzuk etxean dauzkate. Koadro ezagunena Txirritari egin ziona da, zabal eta lodi, bere makila eta bruxarekin, patxara-patxaran eserita, San Markos mendia atzean duela. Errenteriako Txatoneko tabernan dago inork ikusi nahi badu.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Lana-Arte, Textil-Tintura. 1935 / La pr
Argitaratugabeak eta azterlanak
Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (Auspoa, 63-64)
Ekoizpen oharrak
1931n Errenteriako Juan Jose Macazaga jaunari bere inprentan Bertsolariya aldizkaria ateratzen lagundu zioten bi anaiek, Juanitok eta Pellok, baita bertso sail ugari atera ere bertan.