Aldizkako ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2025)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Hasiera data
- 2025-05-15
- Bukaera data
- 2025-05-24
- Hedadura lekua
- Araba
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
- Webgunea
- https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/eskolartekoa-araba-2025
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Arabako Bertsozale Elkartea Ikastolen Elkartea - Parte-hartzaileak
Abarrategi, Anitz Agirre, Garai Astegieta Unzaga, June Azkarate, Hegoi Basabea, Oinatz Lafuente, Urko Landa, Sustrai Mendizabal, Urko Olaziregi, Eñaut Onaindia Elexpuru, Jokin Ortiz de Zarate, Maia Rodriguez, Yago Zarate, Txomin - Txapelduna
Onaindia Elexpuru, Jokin
Deskribapena
- Oinarriak
- 14 urtetik beherakoek
Hezkuntza Arautuan ikastordutan bertsolaritza lantzen duten ikasleek eta Bertso-Eskoletan (eskolaz kanpoko ekintza gisa) bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute topaketa hauetan.
Bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzi jasotako bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da. (Ikus behean topaketen data, ordutegia eta lekua.)
Idatziz jasotako bertso sortak:
3-6 lagun arteko talde txikitan idatziz jasotako bertso sortak egingo dituzte ikastetxean edota bertso-eskoletan. Maiatzaren 10era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera, ondoko gai hauetako bati erantzunez:
Urteak pasa dituzue mapa zaharrak aztertzen. Azkenean aurkitu duzue bilatzen zenuten altxorra.Nola aurkitu duzue?zein da altxorra?
Atrakzio parke erraldoia eraikitzeko aukera duzue?nolakoa izango da?
Eskolan sukaldaritza tailerra antolatuko dela esan dizuete baldintza bakarra errezeta bat bertsotan egitea. Zein izango da zuen errezeta?
Lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute.
Bat-batean:
Nahi duenak banaka bat-batean aritzeko aukera izango du, ikastetxean landutako ariketaren bat izango da: 2 OINAK emanda kopla bana osatu beharko dute inprobisatuz.
Horretarako izena eman beharko du hemen: IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO
Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta saio guztietan bat-bateko erakustaldia izango da hala izena emandako ikasleekin.
Hona hemen bat-batean zein bertso sorta aukeratuetan kantatzeko ESKUALDEZ ESKUALDE:
-GORBEIALDEA
-LAUTADA
-MENDIALDEA
-AIARALDEA
-ARABAR ERRIOXA
-GASTEIZ.
☑️Ekainaren 7an FINALA. Bitoriano
12-14 urte artekoak
*Bertso-Eskoletan, hau da, eskolaz kanpoko ekintza gisa bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute saio honetan. Bat-batean ariketa mota ezberdinetan trabatu direnak.
Adin tarte honetako bertso eskoletako gaztetxoek kuadrilla artekoa jokatuko dute Aramaion, maiatzaren 24an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri ezberdinetako gaztetxoak taldean arituko dira gai jartzaileek proposatutako ariketa ezberdinetan.
14-18 urte artekoak
3 kanporaketa eta finala izango dira orotara
Kanporaketa bakoitzean sailkatutako bertsolariek finala jokatuko dute.
☑️Maiatzaren 24an, FINALA: Aramaio
Txapeldunak eta txapeldun ordeak Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute ekainaren 14an.
Eta udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da, Arabako Foru Aldundiaren babesletza duen ekimena. Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Arantzan, ekainaren 13, 14 eta 15ean, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finala dela aprobetxatuz.
Faseak
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2025) Bat-batekoa
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2025) Idatzizkoa
- Saioak
- Sailkapena
- 1- Jokin Onaindia
2- June Astegieta
Biak izango dira Arabako ordezkari Euskal Herriko eskolarteko finalean - Txapelduna
Onaindia Elexpuru, Jokin