Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2025)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
2025-05-15
Bukaera data
2025-05-24
Hedadura lekua
Araba
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/eskolartekoa-araba-2025

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Arabako Bertsozale Elkartea
Ikastolen Elkartea
Parte-hartzaileak
Abarrategi, Anitz
Agirre, Garai
Astegieta Unzaga, June
Azkarate, Hegoi
Basabea, Oinatz
Lafuente, Urko
Landa, Sustrai
Mendizabal, Urko
Olaziregi, Eñaut
Onaindia Elexpuru, Jokin
Ortiz de Zarate, Maia
Rodriguez, Yago
Zarate, Txomin
Txapelduna
Onaindia Elexpuru, Jokin

Deskribapena

Oinarriak
14 urtetik beherakoek

Hezkuntza Arautuan ikastordutan bertsolaritza lantzen duten ikasleek eta Bertso-Eskoletan (eskolaz kanpoko ekintza gisa) bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute topaketa hauetan.

Bi modalitate ezberdinetan arituko dira, idatzi jasotako bertso sortak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da. (Ikus behean topaketen data, ordutegia eta lekua.)
Idatziz jasotako bertso sortak:

3-6 lagun arteko talde txikitan idatziz jasotako bertso sortak egingo dituzte ikastetxean edota bertso-eskoletan. Maiatzaren 10era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera, ondoko gai hauetako bati erantzunez:

Urteak pasa dituzue mapa zaharrak aztertzen. Azkenean aurkitu duzue bilatzen zenuten altxorra.Nola aurkitu duzue?zein da altxorra?
Atrakzio parke erraldoia eraikitzeko aukera duzue?nolakoa izango da?
Eskolan sukaldaritza tailerra antolatuko dela esan dizuete baldintza bakarra errezeta bat bertsotan egitea. Zein izango da zuen errezeta?

Lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute.
Bat-batean:

Nahi duenak banaka bat-batean aritzeko aukera izango du, ikastetxean landutako ariketaren bat izango da: 2 OINAK emanda kopla bana osatu beharko dute inprobisatuz.

Horretarako izena eman beharko du hemen: IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO


Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta saio guztietan bat-bateko erakustaldia izango da hala izena emandako ikasleekin.

Hona hemen bat-batean zein bertso sorta aukeratuetan kantatzeko ESKUALDEZ ESKUALDE:
-GORBEIALDEA
-LAUTADA
-MENDIALDEA
-AIARALDEA
-ARABAR ERRIOXA
-GASTEIZ.
☑️Ekainaren 7an FINALA. Bitoriano


12-14 urte artekoak

*Bertso-Eskoletan, hau da, eskolaz kanpoko ekintza gisa bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute saio honetan. Bat-batean ariketa mota ezberdinetan trabatu direnak.

Adin tarte honetako bertso eskoletako gaztetxoek kuadrilla artekoa jokatuko dute Aramaion, maiatzaren 24an, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eskualde eta herri ezberdinetako gaztetxoak taldean arituko dira gai jartzaileek proposatutako ariketa ezberdinetan.

14-18 urte artekoak

3 kanporaketa eta finala izango dira orotara

Kanporaketa bakoitzean sailkatutako bertsolariek finala jokatuko dute.

☑️Maiatzaren 24an, FINALA: Aramaio

Txapeldunak eta txapeldun ordeak Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute ekainaren 14an.

Eta udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da, Arabako Foru Aldundiaren babesletza duen ekimena. Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Arantzan, ekainaren 13, 14 eta 15ean, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finala dela aprobetxatuz.



Faseak

  • Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2025) Bat-batekoa
  • Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (30. 2025) Idatzizkoa
Saioak
2025-05-15 Aramaio Eskolartekoa
2025-05-16 Gasteiz Eskolartekoa
2025-05-16 Legutio Eskolartekoa
2025-05-16 Agurain Eskolartekoa
2025-05-22 Kanpezu Eskolartekoa
2025-05-22 Kanpezu Eskolartekoa
2025-05-23 Laudio Eskolartekoa
2025-05-24 Aramaio Eskolartekoa
2025-05-24 Gasteiz Eskolartekoa
2025-05-25 Oion Eskolartekoa
2025-06-07 Bitoriano Eskolartekoa
Sailkapena
1- Jokin Onaindia
2- June Astegieta

Biak izango dira Arabako ordezkari Euskal Herriko eskolarteko finalean
Txapelduna
Onaindia Elexpuru, Jokin
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin