Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Bertso Korrika (2. 2015)
Información
- Tipo de actuación
- Bertso ekitaldia
- Fecha comienzo
- 2015-02-11
- Fecha final
- 2015-03-28
- Extensión
- Euskal Herria
- Extensión
- Euskal Herri mailakoa
Participantes
- Organizadores
Aek Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Descripción
- Oinarriak
- BERTSO KORRIKA 2015
ZER DA BERTSO KORRIKA
Bertso-eskolek, AEK-k eta Bertsozale Elkarteak pasa den 2013ko Korrika edizioan abiatu zuten ekimena da, aurten ere berrituko dena: herrietan Korrika girotzeko osatu den bertso zirkuitua, nagusiki ostatuetan egingo dena.
BERTSO SAIOAK, EUSKARA IKASLEEN NEURRIRA
Bertso Korrikarekin bertsolaritzara hurbildu nahi dira euskara ikasleak. Haietako askorentzat bertso saio bat entzungo duten lehen aldia izango da. Horregatik, saioko azalpenak eta bertsolarien jarduna egokitu egingo dira, euskara ikasleek uler dezaten. Gainera, saioan zer topatuko duten, aurrez landuko dute euskaltegian, bertso-eskolako gai-jartzailearen eskutik.
Bertsozaleentzat ere saio hauetako ateak zabalik daude, publikoan bertsozaleek eta euskara ikasleek bat egitea nahi baita.
SAIOAREN AURRETIK KLASEA, GAI JARTZAILEAREN ESKUTIK
Bertso saioan zer aurkituko duten, aurrez landuko da euskaltegian. Horretarako, bertso saioko gai-jartzailea etorriko da euskaltegiko klasera, eta saioaren berri emango die: bertsolariak aurkeztuz, saioan egingo dituzten ariketa motak azalduz, eta bertso baten sorkuntza prozesua zein den azalduz. Ondoren, euskara ikasleek gai-jartzailearen laguntzaz saiorako ariketa edo gai batzuk prestatuko dituzte.
ZIRKUITUA, DATUETAN
30 herri hauetan egingo da Bertso Korrika:
ARABA: Kanpezu, Agurain, Oion, Laudio.
BIZKAIA: Durango, Zornotza, Derio, Bilbo, Barakaldo, Algorta, Erromo, Markina-Xemein, Gernika-Lumo, Zalla, Galdakao, Arrigorriaga, Deustu.
GIPUZKOA: Larraul, Andoain, Ordizia, Arrasate, Lasarte.
NAFARROA: Larraun, Iruñea, Lizarra, Elizondo.
LAPURDI: Azkaine, Itsasu, Hendaia.
ZUBEROA: Urdiñarbe.
29 bertso-eskola, 120 bertsolari, 30 gai-jartzaile
29 bertso-eskolak hartu dute euren herrian saioa antolatzeko ardura; bertan 120 bertsolari inguruk jardungo dute, plazaz plaza asko ibili ohi direnek eta gutxiago aritzen direnek bat eginaz saioan. 30 gai-jartzaile arduratuko dira euskaltegian klase didaktikoak emateaz eta bertso saioan gai-jartzaile lanak egiteaz.
BERTSO ZIRKUITU HONEN HELBURUAK
- Korrika girotzea herrian
- Euskara ikasten ari direnek bertso saio bat entzutea (batzuentzat lehen aldia izango da), euren neurrira egindakoa, eta gustura sentitzea. Bertsolaritzara hurbiltzea.
- Herriko bertsolariei eta bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea.
- Kalean (ostatuan) euskaraz elkartzea herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak.
- Herriko bertso-eskolaren eta euskaltegiaren artean harremanak egitea.
SAIOEN ANTOLATZAILEAK: HERRIKO BERTSO-ESKOLA eta EUSKALTEGIA(K)
- Tokiko bertso-eskola eta euskaltegiak dira saio bakoitzaren antolatzaileak.
- Zirkuitua Bertsozale Elkarteak eta AEK-k elkarlanean sustatu eta bideratu dute.
Estructura
- Actuaciones