[Doinua: Haizeak bidali du]
X. Paia:
Zer falta du Markinak
Bilbok badaukana?
I. Ibarra:
Ai, galdera polita
ein dozu laztana!
Gure herriak badauka
xarma eta fama;
parka baina Markinak
gaurkoz dauka dana.
[Doinua: Dama gazte xarmant bat]
O. Enbeita:
Gero txoznetarako
zandaliakaz txarto
I. Ibarra:
ez dozu baina bota
zeuk ere edarto
ni gaurkoz txoznetara
ez nijoalako;
kotxea hartu behar dot
nik Cadizerako. (bis)
[Doinua: Haizeak bidali du]
X. Paia:
Palan eta bertsotan
ta bietan ona
I. Ibarra:
bietan ibiltzen da
andra ta gizona
nahiz ta gizonezkoek
euki beti sona
aldaketa eingo dogu
bietan sakona.
[Doinua: Dama gazte xarmant bat]
I. Muniategi:
Zuretzako zer dira
Igor eta Unai?
I. Ibarra:
Galdera hori ein dozu
gainera txit lasai.
Bertsotan onak dira
beti dabiz alai;
txapelduntzako onak
nobiotzat be bai.
[Doinua: Dama gazte xarmant bat]
O. Enbeita:
Eta nogaz joango
zara Cadizera?
I. Ibarra:
Koadrilan joango naz
betiko antzera;
ez naz sarritan joan
Españan behera
baina joan beharko da
beroa pasatzera. (bis)
Jaio 1789-06-05
Hazparneko Labiri auzoko Jauretxean jaio zen. 1819ko otsailaren 7an Mari Harriet hazpandarrarekin ezkondu zen eta Elizaberri auzoko Ilunberritegira joan ziren bizitzera; etxeari Katxotegia edo Katxoteia izena eman zioten; hortik etorri zitzaion ezizena. Hiru seme-alaba izan zituzten: Mari, Joanes eta Zalbat.
Etxahunen garaikidea, barkoxtarrak bezala bizitza pobre eta erromesa eraman zuen.
Bat-batean aritu zen baina ez zitzaion ezer bildu. Bertso jarri ezagunak:
- Betiri Sants-i (hau da, goseari).
- Azken judizioa kantua berarena da, batzuek Etxahunena edo Borddelena dela uste badute ere.
- Pulunpa; 1824koa, Baionatik Montevideora zihoan itsasontzi bat hondoratu zenekoa.
Zenbait ikerketaren arabera (adibidez Piarres Xarritonen ustez) Galerianoaren kantua ez zuen protagonista zuzenak, hau da, Martin Larralde Bordaxurik idatzi, Katxok baino. Kontuan hartu behar da biak Elizaberrin bizi zirela eta Bordaxurik ez zekiela idazten.
Sarritan, Senperen irakasle, errient, ibili zen bertsolariarekin nahasten da: Joanes Etxeto
Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Manez_Etxeto