Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga
Ni etxerantza bueltan
ze gogo ta ze poz
eta zu hor leihoan
ai nire zain zagoz
beti keinu horrekin
baina mekauen sos
pertsianiek burue
moztuko’tzu nonoz! (bis)
I. Ibarra
Ez zaitez haserretu
akabo, akabo!
Ikusten zaitut nire
begien esklabo.
Ni goizero-goizero
hor begira nago
ta bakoitzean zatoz
gero ta okerrago.
U. Iturriaga
Mozkorrik harrapau dot
noski nik jaiotan
daneriko edariak
eukinda ahotan.
Zu ostera beti zagoz
bentanatxu hortan
ez dozu asko gastauko
kalefazinotan.
I. Ibarra
Egoera ez dogu
guk berez gordina
alegrantzian zabiltz
baina ze zikina!
Mantxa kalimotxoaz
hor goian egina
ta arropa zuriagaz
joango bazina!
U. Iturriaga
Jaietan normalena
hoixe baina, keba!
Ez naiz mozkor bakarra
begitu atzera
badator bat hor joka
ointxe baztearrera!
Begiratuixu, hori
zure semie da.
I. Ibarra
Horri ez deutsat botako
bentanatik bronka,
nahiago dot nik zuri
suerte ona opa.
Semea egongo da
goraino igota.
Gainera bihar ere
ikusiko dot ta.
U. Iturriaga
Jaiak amaitzen dira
behintzat gaurkoakin
ni igual egongo naz
bai bixamonakin
zuri be fakturie
kobraukotzu jakin,
aste bat pasakotzu
ziatikarekin.
I. Ibarra
Ondino gazte nago
itxaron, itxaron!
Zuretzat zeuk jai eta
besteak hor konpon!
Nahiz eta balkoi bako
etxe baten dagon
zure ama Josefinai
goraintziak emon.
(* ) Lehen bertsoa doinu batean kantatu zuen Unaik; Iratxek, ordea, doinua aldatu eta bigarren doinu horretan jarraitu zuten.