Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (32. 2017. Bergara)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Bergara < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Début date
2017-02-17
Date finale
2017-06-10
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-04-05
Extension
Bergara
Extension
Herri mailakoa
Website
http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketa

Participants

Organisateurs
Bergarako Udala. Euskara

Description

aldizkakoa_txt_oinarria
1.- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte bakarka zein taldeka.

2.- Lan orijinalak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lana aurkeztu duenak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

3.- Lanak aurkezteko modua.
3.1.- Paperean bakarrik entregatu beharreko lanak (ipuin idatzia eta komikia derrigorrez eta bertsoa, aukeran) kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
• "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
• Lanaren generoa: ipuina, komikia...
• Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...

Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.

3.2.- Entzunezko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkeztu beharreko lanak (Antzerkia, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoa derrigorrez eta bertsoa, aukeran).

Genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da lanak nola aurkeztu behar diren.

4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak entregatzeko epea apirilaren 5era artekoa izango da.

Sariak, berriz, ekainaren 10ean, larunbata, emango dira Udal Pilotalekuan, eguerdiko hamabietan.

5.- Partehartzea saritzea. Parte-hartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu.

Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, parte-hartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango.

Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.

7.- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikus-entzunezko generoetako lan sarituak (eta baita besteak ere, egileak ados izanez gero) argitaratu egingo dira www.bergarakoeuskara.eus webgunean. Horretarako, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

EGILEAREN DATUAK

Generoa (ipuina, bertsoa...):................................................................Kategoria.............
Egilearen izengoitia:..........................................................................................................
Lanaren izenburua:....................................................................................................
Egilearen izen-abizenak:...........................................................................................
Jaioteguna:..........................................
Helbidea:...................................................................Telefonoa:...............................
Ikastetxea:................................................... Emaila:.................................................

BERTSO EDO KOPLAK

Azalpena: Bertsotzat hartzen dugu hemen gutxienez 4 oin dituena eta koplatzat gutxienez 2 dituena.

Gaia, neurria eta doinua libre izango dira hiru kategorietan.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:


Kategoria Jaioturtea Gutxieneko luzera 1. saria 2. saria
1 2003an edo ondoren 2 bertso edo 4 kopla Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2 1999-2000-2001-02 3 bertso edo 6 kopla 80 €ko bonoa 50 €ko bonoa
3 1998 edo aurretik 6 bertso edo 10 kopla 150 €ko bonoa 80 €ko bonoa

Bertso edo koplak bi eratara aurkeztu ahal izango dira:
- Kantatuta, entzutezko artxibo digitalean, MP3 formatuan, www.bergarakoeuskara.eus webgunean horretarako gertatutako formularioa erabiliaz. Formularioaren helbide zehatza: http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.
- Idatziz, paperean, oinarri hauen 3.1. puntuan adierazten den moduan.

Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.

Estructure

Envoyer commentaire

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher