Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Jexus Arzallus

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Représentación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conducteur/trice
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Auteurs
Alkhat, Ernest
Arzallus, Jexus
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Arzallus eta Alkat. "Zu, Arzallus, emakumea zara eta haurdun zaude esperantzetan. Zu, Alkat amaren sabelean, baina sortu nahi ez duen haurra zara." Hiruna bertso zortziko haundian. Arzallus has bedi.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Jexus Arzallus

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arzallus:
Zu nola zeran maitasunaren
ondorioaren lora
zure amatxok esaten duna
beharko dezu gogora
hortik kanpora irtetzeko ere
badatorkizu denbora
ez dezu beste erremeiorik
laster bazoaz kanpora.

Alkat:
Kanporatzeko etortzen zauzkit
zoritxarrean orduak
ama maitea sortu aurretik
zunzendu otoi konduak
ez dakit bada neretzat zer den
zer erakusten munduak
sabeleraino entzuten ditut
faltsukerizko ohiuak.

Arzallus:
Egia da bai faltsoa dela
munduan gaurko eguna
zu sortu nahian hala ta guztiz
hartu nun senar laguna
sabela ere estua bait da
gainera oso iluna
nere besotan probatu zazu
ama baten maitasuna.

Alkat:
Amak deraukan maitasun hori
bertze nonbait gaur daikea
baina etxean entzun izan dut
bada sua eta kea
sabel barruan gehiago atxik
egin nahi dut eskea
munduak ez daut eskeiniko ez
zure barneko bakea.

Arzallus:
Nere barruan ezin iragan
bere bizitza osoa
hortik atera ta ikus bitza
etxea eta hauzoa
zuri begira dago aitatxo
baita ere nere altzoa
altzo hortantxe ikasi ditzan
kantua eta bertsoa.

Alkat:
Ez dakit zer den kantua eta
zer dagon bertsolaritza
zure sabelak hazi nau eta
zer da kanpoko bizitza?
ama maitea sortu aurretik
entzun nahi nuke hitza
mundua baino nahiago dut
ama on baten geriza.