Bilaketa nola egin

1. Azalpen orokorrak
2. Pertsonak bilatzeko
3. Bertsoak bilatzeko
 

Azalpen orokorrak

[gora]

Testu librean bilatzeko eremuetan

  • Hitz bat EDO bestea duena bilatzeko, hitzak bere horretan idatzi. Adibidez:
                        Txapelketa nagusia  (Txapelketa edo Nagusia hitza duten erregistroak bilatuko ditu)
                        Luj   (luj letrak dituzten erregistroak bilatuko ditu)

  • Esaldi edo hitz zehatz bat bilatzeko, "kakotxak" erabili. Adibidez:
                        "Txapelketa nagusia"  ( Txapelketa nagusia esaldia duten erregistroak bilatuko ditu) 

  • Hitz guztiak dituen erregistroak bilatzeko, plus ikurra erabili ( + ). Adibidez:
                        +eskolarteko +txapelketa  (Eskolarteko eta Txapelketa hitzak dituzten erregistroak bilatuko ditu: eskolarteko bertsolari txapelketa; eskolarteko gaztetxoen txapelketa; ...)

  • Hitz bat EZ duten erregistroak bilatzeko, minus ikurra erabili ( - ). Adibidez:
                       +nafarroako -eskolarteko  (Nafarroako hitza bai BAINA eskolarteko hitza EZ duten erregistroak bilatuko ditu)

Autoritate indizea aukeratzeko eremuetan

Hainbat eremuk dute autoritatea aukeratzeko modua: pertsonen izenak, doinuen izenak, lekuak, eta abar. Eremu horretan eduki bat baino gehiago bilatzeko aukera ematen du (hainbat pertsona, leku, doinu,.. )

1. "autoritate indizea" esaldian klikatu eta leihotxoa irekiko da.
2. Bilaketa eremuan hitz bat idatzi edo "hitzak kakotxa artean" idatzi


3. Emandako emaitzetan, klikatu aukeratutakoaren gainean (bilaketa orrira bidaliko dugu, leihotxoaren azpian)
4. Beste bilaketak egin eta klikatu gainean.
5. Leihotxoa itxi eta bilaketa orrira bueltatu. "bilatu" botoiari eman.

Osatze automatikoa duten eremuetan

Lau edo bost hizki idatzitakoan horri lotutako edukiak agertuko dira. Batzuetan segundu bat pasatuko da aukerak bistaratu aurretik...   

Aukera zerrenda duten eremuetan

Saguarekin zerrendako eduki bat aukeratu behar da.

Kasu batzuetan, eduki bat baino gehiago aukeratzen utziko du.

 

Pertsonak bilatzeko

[gora]

Bertsolariak, Gai-jartzaileak edo bestelako lanetan ibili den pertsona bilatzeko testu librean (eremuan bertan idatzita) edo autoritate indizean aukeratuta bilatu daitezke:

 

a. Testu librean

Abizena idatzi, edo bestela, "izena abizena", KAKOTXA artean.

   

b. Autoritate indizea

"Autoritate indizea" esaldian klikatu eta leihotxoan bilaketa egin. Pertsona bat baino gehiago aukeratu daitezke:


                             1. Abizena idatzi edo "izena abizena" kakotxa artean idatzi
                             2. Emaitzen artean aukeratutako izenaren gainean klik egin

                             3. Leihotxoa itxi eta bilaketa eremuaren azpian agertuko dira aukeratutako izena(k).
 

 

Bertsoak bilatzeko

[gora]

Bilaketa mugatzeko aukerak

Bat-bateko bertsoen bila edo bestelako bertsoen (bertso-paperak, lehiaketetakoak, prentsan argitaratuak,...) bila zabiltzan zehaztu dezakezu,  "Bilaketa mugatu" aukeran. Eta beheko aldean, edukia duten fitxak ere bilatzeko aukera eskaintzen da: transkripzioa dutenak, entzuteko fitxategia lotuta dutenak, edo dokumentu idatzia lotuta dutenak:

Saioa eremua: data, herria edo mota

"Saioa" izeneko eremuan bat-bateko bertso-saioen izenburuaren arabera egin daiteke bilaketa. Hau da, DATA (uuuu-hh-ee) HERRIA edo MOTA idatzita. Beti ere kakotxen artean idatzita, hitz guztiak banan-banan bilatu ez ditzan. Bilaketa adibideak:

1. Saio zehatza: kakotxa artean

       "1979-12-16 Donostia Jaialdia"       

2. Urte zehatza.
                    1997
                    +1997 +Berezia  (urte horretako saio-mota zehatz bateko bertsoak)
                    +1997 +Bilbo  (urte horretako herri zehatz bateko bertsoak)

3. Hilabete zehatza
                    "2011-06"
                    "-06-24"  (urte ezberdinetan egun zehatz batetan kantatutako bertsoak)