Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (Xenpelar Dokumentazio Zentroa)
(G01125391)

Helburuak
Bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea; bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; gure zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak bidaltzea

Legitimizazioa
Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak)

Hartzaileak
Ez da horrelakorik aurreikusten

Eskubideak
Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datuenbabesa@bertsozale.eus; telefonoa: 943 69 41 29

Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau,  posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G20135299 I.F.Z. duen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen (aurrerantzean “Bertsozale Elkartea”, “Elkartea” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta elkartearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

2. Legitimizaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emadako baimena (kontaktu formulariorako adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure webgunean nabigatzea adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.

Xenpelar Dokumentazio Zentroan bildutako dokumentazio eta informazio guztia gizartera zabaldua izango da. Zabaltze eta gizarteratze tratamenduak Bertsozale Elkartearen legezko interesan oinarrituta daude, horixe baita Xenpelar Dokumentazio Zentroaren helburu nagusietako bat.

3. Datu pertsonalak biltzea

Bertsozale Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, Xenpelar Dokumentazio Zentroak ematen dituen zerbitzu asko aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Kasu batzuetan, interesdunaren datuak modu egokian kudeatzeko Bertsozale elkarteak lurralde desberdinetan dituen bertsozale elkarte desberdinetara komunikatuak izan daitezke.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Bertsozale Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Tratamenduaren Erantzulearen zerbitzuak ez daude oro har adin txikikoei zuzenduta. Nola nahi ere, hamalau urte ez dituzten adin txikikoek zerbitzu hauen erabilpena egin nahi izanez gero, Bertsozale Elkarteak guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa eta tratamendurako.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Bertsozale Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Bertsozale Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

4. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Bertsozale Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Bertsozale Elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Bertsozale Elkartearen menpe.

5. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), telefonoa: 943694129 edo, bestela, datuenbabesa@bertsozale.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

6. Segurtasun-neurriak

Bertsozale Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Bertsozale Elkartearen erantzukizunpekoak.

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sabidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943694129 telefono zenbakia edo datuenbabesa@bertsozale.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

7. Indarraldia

Bertsozale Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bertsozale Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bertsozale Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

8. Jurisdikzioa

Bertsozale Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Bertsozale Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bertsozale Elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.