Hameka aldiz Gernika entzun
izan baitut lehenago
egun berarekin naizelakotz
oso pozturikan nago
zazpi probintzietan bat bada
hau printzipalena dago
egun gizon bat urosa naiz ni
iñun bat baldin badago.
Gernikatarrak egonak dira
lehengo urtetan nigarrez
haur eta lagunak galtze hori
ez zagolakoan errez
egun deraukan nortasun hori
pagatua du odolez
nik ere neurea emango nuke
herriarentzat beharrez.
Eskualdunaren asmo onak
Gernikan gaur zutan dira
zoin ez da egon otoitzez edo
zure arbolari begira?
Euskal Herriko gizon guziak
nere gogoko balira
guziak horrat bildu gaitezen
arbola horren azpira.
Jaio 1829-11-13
"“Harosteguy”, “Duhalde”: Ezpeletan sorturik 1829ko azaroaren 13an, Larresoron eskolatu zen beste herritar asko bezala eta apeztu ondoan 1854 ean Bardozera joan bikario, J.M. Hiribarrenen ondora, hantik 1856an Donapaleora eta 1859an berriz eskolatzera Erromara. Erromatik ere bertsoak igorri zituen Lore jokoetara eta gero Parise Grenelle-ko elizan egin zuen lan eta gazterik itzuli eri-handi, Senpere Azpeltzera, bere osaba izeben ondora. Hor zendu zen 1868 ko martxoaren 20 an, 38 urteetan."
Iturria:
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf
Informazio gehiago:
L. DASSANCE. Orhiko xoria et son auteur. Gure Herria, 1970
DONOSTIAKO HIRU DAMATXO doinuaren antza badu, erritmoan bederen. Bilintxen Loriak udan intza bezela izenekoak jaso zituen Etxarri Aranatzen aita Donostiak doinu honetan.