<<< Aldizkako ekitaldien bilaketara bueltatu

ALDIZKAKO EKITALDIEN DATU-BASEA: Txapelketa, sariketa, lehiaketa,...

Bertsolaritzaren inguruan antolatutako txapelketa, bat-bateko sariketa eta idatzizko lehiaketen informazioa jasotzen da atal honetan. Izenarekin batera, zenbatgarrenez eta zein urtetan gertatu den azaltzen da, aldi bakoitzean egin denaren fitxa ikusi ahal izateko.

  • Txapelketa : Euskal Herri edo herrialde mailan antolatutako bat-bateko bertsoen neurketa da.
    Lurraldetasunaren araberako parte hartze irekia izaten dute. Euskal Herri mailakoan, Txapelketa Nagusian, parte hartzea herrialdeetako txapelketetan jasoteko puntuazioaren arabera izaten da. Eskolarte mailan antolatzen diren neurketak ere mota honetakoak dira.
  • Sariketa : Bat-bateko bertsoen neurketak da, eta parte hartze mota ezberdinak izaten dituzte: gazteentzakooak, toki edo lurralde batekoak, eta abar.
  • Lehiaketa : Idatzizko bertsoen neurketak dira.

Bilaketak egiteko hainbat aukera daude: ekitaldi mota, Izenean jasotako hitza, urtea edo leku baten arabera. Herriaz gain, eskualdeka edo herrialdeka ere egin daiteke bilaketa.

Fitxa honen lagungarri, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotzen ditugun prentsa-bildumak eta bestelako dokumentazioekin osatutako txostenak daude. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: xenpelar [abildua] bertsozale.eus

__________________________________

Bertsolari Txapelketen Historia