Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsoa Unibertsitatean (2. 2015. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Ikastaroa
Lekua
Donostia
Hasiera data
2015-07-06
Bukaera data
2015-07-10
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.mintzola.com/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Mintzola Ahozko Lantegia

Deskribapena

Oinarriak
1. IKASTAROA: Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan

MARKOA: Gazteak gero eta okerrago mintzatzen direla entzun ohi dugu bazterretan. Ez da hizkuntza batean edo bestean bereziki, oro har baizik. Hala ere, euskararen kasuan nabarmenagoa izan liteke herrena, egoera diglosikoa izaki, gazteleraren zein frantsesaren nagusitasuna dela medio. Aterabideak bilatzen ariko gara. Nola landu daiteke ahozkotasuna Hezkuntza Arautuaren baitan? Nola balia genitzake ahozko generoetan dauden adibide egokiak, bertsolaritzan kasu, egunerokoan balia ditzagun? Nola landu kontakizuna haurrak ahozkotasunaren gakoez jabe daitezen?
Garai batean leku nabarmena zuen euskal kantagintzak heziketan; erreferentzia garbiak zeuden. Gaur iduriz, ez dago hain argi. Eskolan euskal kantagintzarik transmititzen al da? Nola? Etxean, hedabideetan… euskal kantagintzaren presentzia ez ote da arrunt bakandu? Euskal kantaerak ba ote du berezitasunik? Eta hala balitz transmititzen al da?

UZTAILAK 6: Ahozkotasuna eta gazteak
• 9:15-10:30 Ahozkotasuna eta Hezkuntza Arautua. Inma Muñoa, Ikastolen Elkartea.
• 10:45-12:00 Ahozkotasunaren lanketa bertsolaritzaren bidez. Andoni Egaña, bertsolaria.
• 12:15-13:30 Entzuten ikasi, kontatzen ikasi: ipuingintza eta hizkuntza. Itziar Zubizarreta, ipuin kontalaria eta irakaslea.

UZTAILAK 7: Kantagintzaren transmisioaz
• 9:15-10:15 Musika eta kantua txikienetik nagusienetara. Jaione Eskudero, musikaria eta irakaslea.
• 10:15-11:15 Kanta kontuetan. Itziar Irigoien, musikaria eta irakaslea.
• 11:30-12:30 Ekialdeko euskal kantaera. Transmisioaren erronka. Marie Hirigoien, ikertzailea eta irakaslea.
• 12:30-13:30 Mahai-ingurua: Zer eta nola transmititu kantagintza? Zer eta nola landu Hezkuntza Arautuan? Musika Eskolan? Itziar Irigoien, Marie Hirigoien eta Jaione Eskudero.
• 18:30-20:00 Performancea:
o Kantaldia: Ainhoa Ansa. 7 euskal kantu esanguratsu.
o Bertso saioa: Uxue Alberdik eta Igor Elortzak kantu bakoitzaren ondotik bertsotan.

2. IKASTAROA: Bertsolaritzaren bidegurutzeak

MARKOA: Bertsolaritzaren mugimenduaren apustuetako bat da administrazioarekiko zein alderdi politikoekiko independentea izatea; denona eta denontzat izatea. Zer jarrera izan du Bertsozale Elkarteak administrazio zein alderdi politikoen aurrean? Bertsolariak badu izatez ideologiarik, politika mailan bezala beste mailetan ere bai. Baina askotan pertsonaia emana zaielako erraza ez den arren, batzuek lortu dute bertsogintzaren bidez beraien ideologia sotilki azaleratzen. Hori erdiesteko egin gogoeta nola gauzatu duten kontatuko digute. Ez hori bakarrik; gai-jartzaileek eman gaietan kukutzen den ideologiaren berri ere emango digute. Besterik da bertsolariak saio baterako deia jaso, baiezkoa eman eta kantatu behar duen lekura iristean, benetan non kantatu behar duen konturatzen denean egin behar duen egokitzapena, bere ideologia eta testuinguruak eragiten dionaren artekoa.
Bigarren bidegurutzea transmisioarena da. 35 urte inguru pasatu dira abiatu zirenetik lehen bertso eskola modernoak, irakasle figura bat zutenak. Urak egin du bide geroztik eta ibilbidean ongi egindakoak eta ez hain ongi egindakoak aztertuko ditugu, egungo bertso eskola eredua auzitan jartzeraino, bertsolari zein musikari betaurrekoak jantzita.
Hirugarren bidegurutzea; ikerketa esparru berriena da. Gizarte posmodernoa omen gurea. Eritasun berriak ere agertu zaizkigu, eta horiek sendatzeko bidean tresna da bertsolaritza. Bertsotan aritzeak garunaren zenbait alderdi gara omen ditzake. Bertsolaritza bada bestelako tresna ere: robotika euskalduna aitzinarazteko aitzakia bada. Bertsoak kantatuko ditu omen, bihotzik gabeko robot batek.

UZTAILAK 8: Bertsolaritza eta ideologia
• 9:15-10:30 Telefonotik mikrofonora. Andoni Egaña, bertsolaria
• 10:45-12:00 Bertsogintza eta ideologia. Maialen Lujanbio, bertsolaria
• 12:15-13:30 Independentziaren zerga. Bertsozale Elkartearen esperientzia. Jexux Murua, Bertsozale Elkarteko koordinatzaile ohia.

UZTAILAK 9: Bertsolaritzaren transmisioa: zuri-beltzak eta beltzuriak.
• 9:15-10:15 Bertsolaritzaren transmisioa: argirako bide. Jon Sarasua, Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta bertsolaria
• 10:15-11:15 Belarria soinu. Joseba Tapia, musikaria
• 11:30-12:30 Bestelako bertso eskola bat. Estitxu Eizagirre, ARGIAko zuzendaria eta bertsolaria
• 12:30-13:30 Mahai-ingurua: Zer eta nola transmititu herri kultura? Jon Sarasua, Joseba Tapia eta Estitxu Eizagirre.

UZTAILAK 10 Bertsolaritzaren ikerketa esparru berriak
• 9:15-10:30 Zer dago bertsolarien garunean? Bertsolaritzaren oinarri neuralak. Kepa Paz, BCBLko ikertzailea.
• 10:45-12:00 Bertsobota: testuinguruaren eragina poesia sorkuntza automatikoan. Aitzol Astigarraga, informatikaria eta doktore gaia.
• 12:15-13:30 Bertso-sorkuntza automatikoa: Azken nobedadeak. Manex Agirrezabal, informatikaria eta doktore gaia.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin