Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lore Jokoak

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Deskribapena

Historia
Patri Urkizuren "Anton Abbadiaren koplarien guduak" liburuari jarraituta, 1951 urtean antolatu zuen lehenengo lore jokoa, eta Joanes Oxaldek irabazi zuen. Horren arabera zenbakitu dira Lore Joko guztiak, baita Anton Abbadiaren heriotzaren ondorengoak ere.

"Gurean, Euskal Herrian, ordea, Erromantizismoak eragin mugimendu hau, beste kasutan ez bezala, aitzinatua zen. Alde batetik ohizko ziren bertsolarien arteko nor-gehiagokak, Agosti Chahok 1844an "Trilby", Baionako aldizkari batean euskal kantez plazaratu agiri eder batean zioen bezala:

..."Qui de nous n´a admiré quelquefois ces luttes poétiques où les chanteurs montagnards, le verre à la main, font assaut d'esprit, souvent pendant des nuits entières [...] et les productions de la Muse nationale, après être restées gravées quelque temps dans des mémoires privilégiées, se perdent sans retour au bout d'un petit nombre de générations. C'est pour dérober à ce grand naufrage ce qui nous reste encore de nos chants nationaux et de notre mélodie primitive que nous avons résolu de hasarder cette publication, malgré des difficultés de plus d'un genre. Les textes recueillis de longue main et soigneusement épurés seront accompagnés de leurs timbres notés..."

Tamalez desio hura lehen urratsetan baratu zen, gazterik hil baitzitzaigun Chaho, eta bere Chants populaires de la Navarre et des Provinces Basques bilduma aberats hura osorik plazaratu gabe gelditu baitzen, eta hala dirau oraindik egun euskaldunon lotsarako, gure zabarkeria eta axolagabekeria salatuz.

Euskal kanten biltzea eta literatura piztearen ideia, ordea, bizirik zegoen eta arlo honetan XIX. mendean pausurik handienetakoa emango zuena Anton Abbadia izan zen. [...]

Etiopiatik itzulitakoan, Abbadia Chevalier de la Legion d'Honneur izendatu zuen Gobernuak “pour les services qu'il avait rendus à la science géographique et au Commerce par ses voyages en Abyssinie”. Alegia, Errepublikari eta bereziki komertzioari eta geografia zientziari egin zerbitzuen ordain ohorezko medaila eman zion Presidenteak dekretuz, 1850. irailaren 27an.

Eta hurrengo urtean, 1851an, hain zuzen, hasi zitzaigun euskaldunen artean bere poltsiotik ordaindutako sariak banatzen. [...]

Abbadiaren Lore-jokoak aipatzen direnean ohikoa da 1853. urtearekin hastea, guk, ordea, 1851 ezarri dugu, berak bere paperetan sarien zerrenda egiten duenean urte hortatik beretik hasten delako, fotokopian eman dugun bezala:
"Lieux où j ?ai donné mes prix basques: 1851 Urrugne : début". Eta beste paper batzuetan ere horrelaxe dio bildu zizkionak paperak: "Voici le résultat de mes recherches: de 1851 à 1898 il y a 48 années...". Hona bada, ene ikerketen emaitza, berrogeita zortzi urtetan barrena 1851etik 1898ra."

1. Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/43422 ]
2. Davant, Jean Louis: "Lore jokoen ingurumenaz". IN. Bat soziolinguistika aldizkaria, 25 zkia, 1997 abendua. http://ttiki.com/43420

Faseak

Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin