Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis", Beñat Ugartetxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-11-30 Urduliz Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Ostolaza, Gorka "Potxis"
Ugartetxea, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Beñat eta Gorka, Berria egunkariko langileak zarete. Egunkariaren etorkizuna gero ta ilunago ikusten duzue. Hiruna bertso, zortziko handian, Beñat hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Entitateak
Berria (Egunkaria)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis", Beñat Ugartetxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Ugartetxea:
Lehendabizi Egunkaria zen
hori ez da nobedade
Guardia Zibilak itxi ostean
Berriatxo honen alde.
Apurka apurka eusten joan gara
baina orain gaude grabe
ezin baitugu aurrera segi
diru-laguntzarik gabe.

G. Ostolaza:
Lana eginez produktu on bat
irten zen plaza erdira
eta hobetzen joatea da
berez daukagun desira.
Iruditzen zait batzuk ez daude
euskalgintzari begira
hemen bakoitzan lehentasunak
oso argi ikusten dira.

B. Ugartetxea:
Momentu zailei beti egin diogu
aurre gogor ta adorez.
Ornitu dugu egunkaria
era ezberdinez kolorez.
Baina itxuraz hau bukatzeko
bada nahikoa interes
gizarte denak gura du baina
antza politikoek ez.

G. Ostolaza:
Murrizketak ta neurri horiek
modan jarrita gaur egun
eta proiektu beharrezkoek
geroa nahikoa ilun.
Gu gauden legez oso haserre
bada hortik hainbat lagun.
Bide onera sartu daitezen
presioa egin dezagun.

B. Ugartetxea:
Baina Gorka zeuk esan eidazu
zer da egin behar dena?
Nik bere alde ematen baitut
eman nezakedan dena.
Egingo gendun egunkari bat
euskalduna ta onena
guri emango baligukete
lapurtzen duten laurdena.

G. Ostolaza:
Beldurrik gabe, lotsarik gabe
han eta hemen arrantza
eta guk ezin egin sekula
geure erritmora dantza.
Seguru nago, geure aldera
eroriko da balantza
beste lobbyrik ez daukagu ta
herria da esperantza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra