Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-11-30 Urduliz Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Ugartetxea, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Berrogei urte daramazue elkarrekin bizitzen. Urteko egun guzti guztietan bezala, gaur ere eztabaidan hasi zarete. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Etxahun hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue:
Batera gauz berrogei
urtean barrena
maitasun handia da
hori dakarrena.
Baina egunero guk
badogu problema.
Astean behin partida
da Athletic-ena
zuk egunero dozu
Ana Rosarena. (bis)

B. Ugartetxea:
Parkatu atzo dago
partida bukauta.
Arrazoia dudala
ez eidazu uka.
Nahita sortzen al duzu
gu bion borroka?
Pozik egongo zara
barrua hustuta
zertan da kumuneko
argia piztuta. (bis)

E. Lekue:
Gure etxean zenbat
lege eta arau
nik hutsa egiten dot
berak jartenbadau.
Hori konpondu geinke
egin barik barau.
Zuk piztuta ikusi
badozu bertan, rau!
Zer dalata ez dozu
segidan amatau? (bis)

B. Ugartetxea:
Eske gizon naukazu
zeharo erreta
alperrik diskusio
ta elkarrizketa.
Zuk ez didazu jartzen
beharden arreta.
Gaur bere kanporaino
joango zen erreka
komuneko bonba be
ez duzu eman eta. (bis)

E. Lekue:
Prostatagaz zulora
ezin dot zuzendu
horretan ezin dotsut
arrazorik kendu.
Gure sua holantxe
bahardogu mantendu
egunero eztabaida
hauxe ez bagendu
aspaldi banatuta
egongo ginen gu. (bis)

B. Ugartetxea:
Beti gustora baino
igualholanhoba
ez daramagu txarto
ezkontzan aproba.
Baina jakin ezazu
gaur nauzu astora
neuk pasa beharko dut
berriro eskoba.
Benga, jantzi zaitez ta
zoaz poteora. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra