Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-12-07 Zornotza Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Sarriugarte, Garikoitz
Uria, Imanol
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikote hasiberria zarete. Imanol, Garikoitz galdetu eta galdetu ibili zaizu eskiatzera elkarrekin noiz joango zareten. Imanol, zuk ez dakizu eskiatzen baina inoiz ez diozu esan. Azkenean eskiatzera joan zarete. Imanol, eskiak janzteko ordua da eta ez dakizu nondik hasi, Garikoitz begira daukazu.Hiruna bertso, zortziko txikian, Imanol hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Uria:
Nola beti ibili
ohi ginen mokoka
onartu nuen eta
mendira igota
azkenean galdera
behar dizut bota
zer jartzen dira zuzen
edota alboka? (bis)

G. Sarriugarte:
Candanchura etorri
gu gabiz oparo.
Zuzen jarri behar dira
ni horretan nago.
Baina zu ikusita
laguna akabo.
Imanol botak jantzi
behar dira lehenago. (bis)

I. Uria:
Trekkingekin nengoen
tontoak bezala.
Ez dizut esan baina
naiz nahiko makala.
Pikutara eskiak
doazela hala!
Eskerrak trineoa
ekarri dudala! (bis)

G. Sarriugarte:
Sorpresan harrapatu
betiko bezala.
Imanol ete zara
zu mutil kabala.
Trineoa ekarri
aibala,aibala.
Gaurkoa izango da
egun mundiala. (bis)

I. Uria:
Eskiatzen naizenez
eskas, oso txarra
behintzat hotel bat dugu
goxoa, edarra.
Eski munduan ez naiz
aritu xamarra
mugimendu hau da
nik dakidan bakarra. (bis)

G. Sarriugarte:
Hori danek dakite
ez hartu txarrera.
Gaur egin behar gendun
guk eski karrera.
Baina zugaz ezin da
bat joan aurrera
hurrengo joango gara
gu Benidorrera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra