Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-12-07 Zornotza Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gaur duzu azkeneko terapia eguna. Bi bertso, nahi duzun doinu eta neurrian.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-12-07 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsotan egin ditut
hamaika parranda
etxera itzuli naiz
sarri edanda.
Lagunekin parrandan
barre ta algara
etxean zain andrea
eta bi alaba.
Gehiegi zen hara,
eskuko dardara
ta terapiara
hor hurbildu gara.
Pozik nengoke
dena konpontzen bada. (bis)

Parrandan hartu ditut
makina bat trago
berdin hiru gin-tonic
zein hogei ardo.
Terapia eginda
nahiko pozik nago.
Hala ere sentitzen naiz
bastante arraro.
Normala da,klaro,
egon naiz luzaro
urtea da igaro.
Baina ez dut esango
berriro ur hontatik
ez dut edango. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra