Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-09-16 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-09-16 Zerain Jaialdia
Gai-jartzailea
Olea, Inozentzio
Bertsolariak / Egileak
Azpillaga, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Felipe Gonzalezek hauteskunde ondorean gerrikoak estutu beharko direla omen dio.

Deskribapena

Doinua
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-09-16 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Gaur negarraren ontzi hortatik
egiten da hainbat trago,
batzuek jauntxo ditugu hemen
besteak hoien esklabo,
Felipe jaunak esan duenaz
guztiz kezkatua nago,
nerea ezin estutuko det
lehenago baino gehiago.
J. Azpillaga
Entzun ditugu Felipitoren
hitzak eta garrasiak,
jan zale hori lagun daigula
Jangoikoaren graziak,
rekurso batzuk nik badaduzkat
garbi daude ikusiak,
Peñari estutzen hasten bazaio
hau hil behar du gosiak.
Peñagarikano
Nahiz zahar da gazte gaur egunean
inor ezin bizi lasai,
demokrazia izeneko hontan
gertu daude hainbat etsai,
hark lan postuak agindu zitun
askatasuna ere bai,
hori egitean kantako degu:
altza Felipe trun-la-rai.
Azpillaga
Bere aldeko historiala
besterik ez du esaten,
politikoak beti dakigu
zein grina gaizto daukaten,
ni hain gizena ta hi hain plako
ez degu ongi ematen,
aurrera ere segiko degu
txuleta ederrak jaten.
Peñagarikano
Ho(r)i agintari jarri ziguten
ez dakit zein herrikoa,
hatzuk kolore urdinekoak
eta heste(a)k gorrikoa,
lehen esan det gehiago ez det
estutuko gerrikoa,
Felipek ere jantzi dezala
behar duen neurrikoa.
J. Azpillaga
Felipe horren esaerakin
arpegiak dira beztu,
garai batean pobrea zala
horri nonbait zaio ahaztu,
langile danak gaizki dabiltza
banku danak aberastu,
Felipe horrek sozialisten
itxurarik ere ez du.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra