Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Iñauteriak [Bertsoa] / Alegiako Bertso-Eskola, Amezketako Bertso-Eskola
Iñauteriak [Bertsoa] / Alegiako Bertso-Eskola, Amezketako Bertso-Eskola
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Galtzaundi [Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-02-17
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mozorroak zezenak
barrakak ta festak
eskolarik ez pozik
mutil eta neskak
alkatraz eta danger
barraketan bueltak
bost egun dira eta
dotoreak bostak.
Ostegun gizenean
txistorra jatera
gero xexena ta han
plazara atera
exkaxagoak datoz
urtetik urtera
haiek jo ta ez zera
helduko Martera.
Zezenplaza utzi ta
kalejira kolpez
jendea kalez kale
karroza dotorez
gurdi, remolke, kotxe,
kamioi, tratorez
kalea janzten dute
dantza ta kolorez.
Zezenak ikusi ta
gero barraketa
jolastu eta gero
txurro ta patata
egin nahi badezue
bi orduko buelta
poltsikoak eraman
goraino beteta.
Tabernak ixten dira
goizean goizegi
eta guk nahi genuke
parrandakin segi
paradetan taxirik
ere ez da ageri
inauteritan bada
nahikoa komeri.
Danborra ta tronpeta
nahikoa zarata
ta jendea atzetik
dijoa saltaka
kaletan jartzen dute
giroa aparta
berotzekore zerbait
beharko dala ta.
Parrandarako bada
egunero aukera
kalean gora behera
aurrera ta atzera
asteartera arte
iristen bazera
huts egin gabe joan
pattar zezenera.
Zezenzaleentzako
festa politena
erabaki nahiean
zein den ausartena
ez da oso normala
han ikusten dena
jendeari alde egin
ezinik zezena.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra