Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Saioa
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ume bat izan duzu harreran bost urtez. Orain, hura adoptatzeko aukera eskaini dizute.

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenik harreran hartzeko
eskaera jaso nuen.
Nere zalantzak barruan
agertuak ziren zeren
holako ardura bati
erantzutea gaitz omen
baino hala ere oso
konbentzituta nengoen.
Denbora pasatu da ta
gauza hoberantz nabarmen
adopzioari baietz
esango ez diot ba hemen
bost urteko haurdunaldi
zoragarrian ondoren! (bis)

Problematikoa omen
berak gainean krisia.
Baina elkar ulertzera
zu ta bioren auzia.
Egingo ditut papelak
ta emango det jauzia
zure etorkizunari
jarri nahi diot hazia.
Nondik zatozen ez dakit
zertarako ikusia
ez zintudan ez nik sortu
ez nizun eman bizia
baino bai agintzen dizut
nere maitasun guztia. (bis)

Hamabi urte dauzkazu
ai nere Jokin maitea!
Biok batera bost urtez
eta hau errematea.
Gure artean sortu dan
lazo hau ez da katea
ez nuke nahiko zuretzat
gertatu dedin kaltea.
Horregatik pentsatu det
baiezkoa esatea.
Gerta liteke zuretzat
inoiz karga izatea
hargatik nahi dezunean
zabalik dezu atea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra