Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
ETAren su-etenetik
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
5

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


(Jaunartzean)
Neurria: Zortziko handia
Doinua: Kantore berri xarmant batzuek

Lehenengoa da komuniokoa
horrek badu bere xarma.
Apaiz gogorra genun herrian
gogorra Don Jesus jauna
Jaunartze Eguna da nik gogo handiz
nik gogoan daukadana
ordun hartu nun lehenengo ostia
minik eman ez zidana. (bis)


(Ehiztari moduan, uso batzuekin)
Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: ETAren su-etenetik

Edertasuna usoak
badaukate koilarean
bakar batzuk jausten dira
Etxalarreko sarean
ta ni berriz ibiltzen naiz
betiHernio aldean
bakar batzuk botatze’itut
hego-haize epelean.
Adarra jotzen didate
oso modu dotorean:
nik ez nukeela joko
San Inazio aldarean
hori esaten duena
ez bedi jarri parean. (bis)


(Perretxiku biltzaile, onddo handiekin)
Neurria: Zortziko handia
Doinua: Kantore berri xarmant batzuek

Perretxikutan ibiltzen naiz ta
ez dauzkat kamara hutsak
maiatza aldean bilatzen ditut
xixa txuri edo susak
udazkenean Sebastianen
antza duten Boletusak
edo Mirenen tankera duten
Lactarius Deliciusak. (bis)

(Athleticzale, bufanda batekin)
Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: ETAren su-etenetik

Athleticzalea naizela
aitortuko det hementxe
nahiz ta entzun “San Mames da
holakoen zoroetxe”.
Aspaldian ekipoak
ez du irabazten aise
beti galdu edo enpate
ni aspertu naiz oraintxe
beheko muturrean gaude
hola gaude ai la letxe!
Zertako dira Iturraspe
Moran, Rico ta Aketxe?
Hobeak baldin badira
Depor, Cordoba ta Eltxe. (bis)


(Galdera ikur bat)
Neurria: Zortziko handia
Doinua: Adixkidia Andoaindikan

Oraindik ere plaza batzuek
egiten ditut urtean
eta ikur bat jarria dago
horko argazkien tartean
zahartuta nago ta ez naiz beti
ni sentitzen aldartean.
Zer egingo det? Kantatzen segi
deitzen duten bitartean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra