Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-09-30 Segura Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Deskribapena

Doinua
Oso polita zara izatez
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Artista nintzan txuriz jantzita
pelotai fuerte ematen
artista nintzan patxaran katxi
bat minutuan edaten
artista nintzan arrastuaren
gainetik oker joaten
droga kontu bat dala medio
ezagun berriro aurten
telebistetan irratietan
latzak ai dira esaten.
Behin deskuido bat izango eta
ze fama jarri didaten! (bis)

“Zer egingo det?” pentsatu nahian
etxean lasai egona
prentsaurreko bat eman behar det
nahiz ta iruditu broma.
Ordua jarri, lekua jarri
aurrean zenbat pertsona!
Neregatikan etorri dira
hemengo guztiak hona.
Istori dena kontatuko det
gizona baita, gizona!
Ta ea hola garbitzen dedan
lehen nuen fama ona! (bis)

Asko dabiltza hartu nahiean
Mikel Goñiren mendeku
dena kontatu det, ez baitaukat
askok adina sekretu
galdera asko erantzun ditut
ze une ta ze momentu!
Baino azkena entzun det eta
sutan barru denak lehertu
“Mikel kartzela joango al haiz?”
juxtu-juxtuan ulertu.
Nik ez det horren erantzunik ta
epaileari galdetu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra