Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ugarte, Marta
Bertsolariak / Egileak
Gabilondo, Nahikari
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Nahikari, gozoki-denda bateko langilea zara. Nerea bezeroak denbora luzea darama dendan bueltaka. Laguntza eskaintzera joan zarenean, ahoa beteta daukala harrapatu duzu.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Gabilondo:
Ondo kudeatzea
ez da hain erreza
bezero lotsagabe
eta aldrebesa
ahoa hemen husterik
ez zazula pentsa
baina utzi patrikan
dezun palotesa. (bis)

N. Ibarzabal:
Palotes hori gero
probatu nahi nuke
bakarrik dauzkat eta
bederatzi urte
ta ipuinek horrenbeste
fantasia dute
sorginek gozokiak
pozointzen dituzte. (bis)

N. Gabilondo:
Nik ez det aterako
erraz etekina
hala begi itxirik
jardungo bagina
bederatzi urterekin
bizkorra jakina!
Ta zu zera pozoirik
ez duen sorgina. (bis)

N. Ibarzabal:
Baina apurka-apurka
banoa handitzen
nahiz eta lehen neskato
hain formala nintzen.
Harrapatu egin nauzu
gozokiak biltzen
ikusten ez bazaitut
ez zara existitzen! (bis)

N. Gabilondo:
Ez sartu begi itxi
hoien babesean
nahiko azukre bada
zeneukan gosean.
Hona ez zaitez sartu
denbora luzean
zure gurasoekin
etorri ezean. (bis)

N. Ibarzabal:
Baina ez zaitez ipini
orain hain erreta
amakin etorriko
naiz berriz tarteka
ta umore txar horri
emaiozu buelta
pika-pika gehiegi
jan dituzu eta! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra