Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Lizaso, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Hogei urtez, okupa moduan bizi izan zarete. Maddalen, Beñatek esan dizu ez duela jarraitu nahi bizimodu horrekin.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Lizaso

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus:
Haseran sartu ginen
dudaz eta izu
bizimodu honek badu
hainbat konpromizu
aurrera jarraitzeko
ordea beti zu
gertu egon zera ta
gaur aldatu aizu!
Diruak idealak
kendu al dizkizu? (bis)

B. Lizaso:
Badakizu dauzkagu
horrenbeste etsai
denak ez dira gure
martxa ulertzeko gai
bizi nahiko nukeena
patxadan ta lasai
orain ni estu nabil
ta bihar ere bai
beti ez dut bizi nahi
noiz bidaliko zai. (bis)

M. Arzallus:
Beldurrik ez zazula
eduki horretan
eta pentsa ezazu
dauzkagun haurretan.
Ia urtero joaten
gara oporretan
lanik gabe geratuz
garai gogorretan
nik ez nuke egon nahi
besteekin zorretan. (bis)

B. Lizaso:
Baina beti badago
bigarren aukera
ez du zertan izanik
guretzat kaltera.
Bidaltzen bagaituzte
hemendik kalera
denok noraezean
batetik bestera
ta zorretan haurrekin
geldituko gera. (bis)

M. Arzallus:
Baina hezkuntzak badu
horrenbeste lege
eta ongi heztea
daukadanez xede
ez ditut bihurtu nahi
bankuen titere
hemen gera gaitezen
egizu mesede
jabeak ez baitaki
daukanikan ere. (bis)

B. Lizaso:
Ez al da hainbestekoa
gure miseria?
Baina noiznahi etorri
leike komeria
urrutira zergatik
ipini begia?
Ez dakiela eta
da zure egia
baina dakinean zeuk
eman aurpegia. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra