Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Adineko pertsonak zarete. Egunero herriko jatetxe berean bazkaltzen duzue mahai banatan eta bakarrik. Jon, gaur Xabat hurbildu zaizu zurekin eser daitekeen galdezka.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Jon Maia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Orain artekoa ere
ez zenez normala
eskertzen dizut Xabat
eta berehala
zerbitzariak zerbait
ekarri dezala.
Eguneko menua
bihurtu da hala
astean behingoagatik
menu espeziala. (bis)

X. Galletebeitia:
Baina ez itzazu bota
hainbeste konfeti
espagetia baita
beti espageti!
Zer moduz zabiltza Jon?
Ni nago ederki!
Halere nekatu naiz
Jainkoak baleki
babak neure eltzetik
ateratzen beti. (bis)

J. Maia:
Ni bezelaxe zera
agure bat zaharra
aspaldi zuritua
daramat bizarra.
Espagetientzako
falta dut indarra
ta beraz konpainia
ez da gauza txarra
bi bakardade baino
hobe bat bakarra. (bis)

X. Galletebeitia:
Bakardadea ez da
gauza oparoa
horregatik berotu
nahi dizut alboa.
Bata ilezuria
beste kalboa
baina bakoitza bere
bidetik badoa
eta lasai ni ez naiz
horren arraroa! (bis)

J. Maia:
Batera egiten degu
kutxilloaz dar-dar
eta batera egin
garbantzutan indar
batera egin degu
gainera irripar
eta batera egin
dezakegu negar
baina gazta tarta ez det
konpartitu behar. (bis)

X. Galletebeitia:
Lasai biok mantendu
gaitezke orekan
hara zerbitzaria
dago hemen bertan!
Amaitu dugu lana
ta oraindik berbetan
zertarako nentorren
diotsut benetan:
gaurkoa ordaintzeko
dirurik ez neukan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra