Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Lazkoz, Eneko
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Inoiz ez bezalako besarkada eman dizu aitak.

Deskribapena

Doinua
Badaukat neska-lagun bat
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nerabezaroko hainbat
desadostasun tarteko
ni beretzat errebelde
bera neretzat sarjento
denbora luzez ez gara
jarri elkarren pareko
ta nik banuen gogoa
momentu hau iristeko.
Aulkitik altxatu da ta
bi beso arbol antzeko
estutu dizkit guztiak
bizkar, beso eta lepo.
Hori da bere modua
maite zaitut esateko. (bis)

Gorputzean sentitu dut
nire aitaren indarra
burniaren parekoa
delako bere giharra.
Elkarri begiratuta
irten zaigu irrifarra
ta gero hizketaldi bat
hasi dugu ttirri-ttarra
elkarrekin egin dugu
barre ta gero negarra
eta elkarri aitortu
ez al da triste xamarra
une hau iritsi zedin
ama gaixotu beharra? (bis)

Gaixotasun larria da
gure amatxok duena
gure ondotik gaur, bihar
etzi eraman dezakeena
ta justu hori izan da
gu elkartu gaituena
batzutan poz ttantta batez
bustita etortzen da pena
elkarri hitz egin gabe
urte luzeetan barrena
ta besarkada batekin
argitu egin dugu dena.
Maiz ekintzaz esaten da
hitzarekin ezin dena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra