Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zaharren egoitza batean bizi zarete, eta maitemindu egin zarete bertan. Jone, orain arte bakoitza zuen gelan egon zarete, baina hemendik aurrera gela berean egoteko proposamena egin dizu Aginek.

Deskribapena

Doinua
Dozena bat bertso berri A
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria:
Lehen ginenak bi mundu
batu segunduz segundu
eta diozu ezin dugula
gehiago urrundu.
Azkar bihotz eta buru
ze beldur ta ze apuru
baietza eman nahi dizut baina
ez nago seguru! (bis)

A. Laburu:
Ba ni prest nago jartzeko
dena aurrekoz atzeko
markapasoak ez baitu asko
falta geratzeko.
Maiteminduta trantzeko
Jone zu ere antzeko
ez zait iruitzen denborarikan
degunik galtzeko! (bis)

J. Uria:
Denbora ez dugu alde
ta egingo digu alde
hortan arrazoi ematen dizut
Agin, zuzen zaude!
Ohartu zaitez hala’re
esnatzean parez pare
goizero ikusi beharko nauzu
makillaje gabe! (bis)

A. Laburu:
Horixe da nere plana
aspalditikan neukana
ehun zimurretik ehun ta hogeira
ze alde, ai ama!
Maitasunak daukan fama
muxua eta laztana
ta hortza postizoentzat berriz
mesanotxe bana! (bis)

J. Uria:
Beldur nintzen baina keba!
Irudi horrek topera
jarri nau eta onartzen dizut
goazen aurrera.
Joan gaitezen eskatzera
gure zaintzaileen artera
eta onartzen ez badute guk
eingo dugu greba! (bis)

A. Laburu:
Orain muxu eta lora
poesi ta metafora
arrazoi dezu zabaldua da
zahar etxeko moda.
Zatoz eskaileran gora
grebarekin egin proba
prebentziorik haundina ere
gutxi izango da! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra