Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alderdi bereko zinegotziak zarete. Epe laburrean, zuen alderdiko hirugarren kidea auzipetu dute ustelkeria leporatuta.

Deskribapena

Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Agin Laburu

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Baten auzian eta
bestean demandan
deklaratzera goaz
Igor txandan-txandan.
Ez dakit nik kontua
seguru nola dan
baino hirugarrena
da azken boladan
ta ez dakit eskuak
garbi al dauzkadan. (bis)

I. Elortza:
Gure alderdia da
goi puntaren punta
eta korrupzioa
gauza bat arrunta.
Dudatan omen zaude
ote duzun kulpa
neuk diotsut eskuak
daude zikinduta
sobreak nik neronek
eman nizkizun ta. (bis)

A. Laburu:
Zuk eman zenizkidan
nola ba bestela?
Baino orain jakin det
legala ez dela.
Zure firmarekin gaur
Aginen eskela
sobrea emandakoan
esanez horrela
hain zuzen normalena
hori hartzea zela. (bis)

I. Elortza:
Normalena hoixe zen
ta bai hartu arin
orain bildurtu zara
haragia gordin
ez nizula esan ta
hartzen duzula min…
Oraingo arriskurik
ezin da ekidin
orduan ez zenuen
galderarik egin! (bis)

A. Laburu:
Nik ez nizun galdetu
orduan bale ba
baino orduan ez da gaur
horren seinale da
eta nere zalantzak
argitze aldera
Igor hemen dijoa
Aginen galdera:
esaidazu orduan
ni nola atera? (bis)

I. Elortza:
Irtenbide asko daude
neu nauzu lekuko
lehenik defentsa on bat
ta zenbait indulto
hemen sistema osoa
da Agin korrupto.
Lasai ziegak ez zaitu
asko kaltetuko
berriz kalean zaude
ohartu orduko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra