Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Haurrak hezten ditugu
jostailuz itota
Elortza:
eta gero etxean
hamaika borroka!
Berri bat erosi ta
zaharragoa bota
ja zeinekin dabiltzan
ere ez zaie inporta.
Puntua:
Irudimena lantzen
lagundu ezkero
Elortza:
baina alperrik dira
banu ta balego!
Orri bat ta margoak
eman egunero
eta baietz ikusi
hor lanean bero.
Puntua:
Katalogo askotan
arrosa, urdina
Elortza:
neska ta mutilentzat
itxuraz egina
batzuei baloia ta
besteei panpina
nik alabei baloia
gaur eman jakina.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra