Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Ikasketak amaitu / eta lana falta
Puntua: Zenbat kosta zitzaizun / lanean hastea?
Puntua: Zaila dago iristen / jubilaziora

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Ikasketak amaitu
eta lana falta
Gaztelumendi:
oraintxe esan dezu
egia galanta
nahiz nere ikasketak
nituen aparta
oraindik lanik gabe
asko bizi da ta.

Puntua:
Zenbat kosta zitzaizun
lanean hastea?
Gaztelumendi:
Bertsotan hasi nintzen
oraindik gaztea
ta nahiz gogorra izan
den azken astea
nik ez nuke espero
dena narrastea.

Puntua:
Zaila dago iristen
jubilaziora
Gaztelumendi:
adina doalako
gora eta gora
nik hogeita hamar urte
bada aski froga
oraindik lanerako
badaukat denbora.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra