Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Saioa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-jartzailea
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni Marokotik ninduten
haurra nintzela ekarri
jendea ikus nezake
sarri begira elkarri
ta ni beti lagun baten
edo hitz baten egarri
atzetik begira hainbat
mespretxu eta bizkarri. (bis)
Nahiz umeok ihes egin
gure hamaika liskarri
gelara sartu naiz eta
guztiak aulkitan jarri
ni hemen ate ertzean
ta ez al da adierazgarri?
Isilik dagoen horrek
dena esaten du sarri. (bis)

Azala beltzarana det
urteak dauzkat hamabi
behin bisita egin nien
aitari eta amari
euskaraz ikasi nuen
futbolean ez naiz nagi
diferentea naizela
zuei dizuet nabari. (bis)
Gu soilik umeak gara
gure hezur ta haragi
norbera bere etxekoa
gaur igualak ez gara bi
zuei begira jarrita
badauzkat duda ugari
ez ote zareten zuen
beldurrak gordetzen ari. (bis)

Ikastolako lagunek
beren kromo eta album
guztiak elkarbanatzen
sarri ohi direnez jardun.
Nik soilik izan nahi nuke
klaseko lagunen lagun
nahiz integrazio hitza
maiz ahotan daramagun. (bis)
Ez dakit horrek bakarrik
goitik behera behar dun
ta nola elkarren beharra
hemen guztiok daukagun
denak gara klasekide
ta denak gara ezezagun
jar gaitezen aurrez aurre
eta hitz egin dezagun. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra