Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi, Txomin Ezponda

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Saioa
1992-03-22 Luzaide Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Atxotegi, Urko
Ezponda, Txomin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Ezponda jendarmea zira eta zu Atxutegi kontrabandista. Heldu den urtean, 1993an mugak kendu behar dituztela eta ez ote zarete lanik gabe geldituko. Kontatu zein diren zuen planak. Hiruna bertso zortziko haundian Ezponda hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi, Txomin Ezponda

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tx. Ezponda:
Hoinbeste urte gostura pasa
hau da memento tristea
beti penetan izan ditake
leku onaren uztea
neurri berean gelditzen gira
orai zahar ta gaztea
heldu den urte hortikan gora
izain da lanean hastea.

U. Atxutegi:
Hainbat urtean ibili gera
erdi etsai erdi lagun
langabezian gaude gu orain
zerbait egin behar egun
horrelakorik ez da pasatzen
ez mundu honetan inun
zerbait pentsatzen hastea ere
txar ez den nola dakigun.

Tx. Ezponda:
Orai artean egoten nintzan
laguna muga horretan
eta zu ere pasatzen zinen
hortxe gogo ederretan
muga horiek kentzen dira ta
ni hasten naiz pentsaketan
lehen mugan bertan baldin banintzan
gero izain naiz denetan.

U. Atxutegi:
Egoera hau ez da ederra
ta ezin gintezke poztu
lanikan ere ez daukagu ta
hortan ez da hainbat gostu
Txomin ta biok egingo degu
orain seituan apostu
zeren polizian badago bai
biontzat haina lanpostu.

Tx. Ezponda:
Gu biondako lana badela
hori ezin dut sinetsi
orain arteko bozkarioak
orain airetan doazi
zu kontrabando lanetik orai
ezin bai zintazke bizi
neri galtzak hor ordaintzen ttuzte
zuk beharko duzu erosi.

U. Atxutegi:
Biok polizi egingo gera
ez du ulertu oraindik
plan hau ederki joango dela
nik orain ederki dakit
ez dut pasako beldurrik eta
ez dut pasako lotsarik
polizi eta lapur artean
ez bait da diferentzirik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra