Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-02-19 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-02-19 Elgeta Jaialdia
Gai-jartzailea
Sarasua, Goio
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lopategi trago bat hartzera sartzen da tabernara eta han irakurtzen du ESKA EZAZU EUSKARAZ baina Peñagarikano tabernariak ez daki euskaraz.

Deskribapena

Doinua
Gu gazte ginadela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-02-19 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Hemen dagoen giro
oso aldrebesa,
eta ez dakienak
orain jakin beza,
batzuk garagardoa
besteak «cerveza»,
nik honi entenditzen
ez daukat erreza.
Lopategi
Honi eraso behar
nioke nik gogor,
nahi dudana zerbitzen
ez da jartzen bizkor,
euskeraz dakienik
ez bada hemen inor,
horko letrero hori
zertarako dator?
Peñagarikano
Nik ez dakidalako
bada zer esanik,
etorri zaidan hauxe
euskaldun izanik,
neuk ere ez dakitela
ez det beste penik,
gau eskola ordainduta
ikasiko det nik.
Lopategi
Asmo ederra dezu
beraz zuk goguan,
noizbait portatutzeko
euskaldun moduan,
euskalduna izaten
euskaldun munduan,
zerbitzen hasi orduko
hasi behar zenduan.
Peñagarikano
Neretzat trantze hatiek
ez dira legunak,
nerekin gasta itzazu
txanponak, lagunak
garagardoa edaten
gastatzen ditunak,
hartara izango gera
biok euskaldurtak.
Lopategi
Ia itzali du hau
nonbait lotan zara
baina jendeak berdin
jotzen du algara,
borondate horrekin
konponduko gara,
euskaraz ikastera
zoaz AEKra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra