Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez da denbora asko zuen semea etxetik joan zela. Astean behin etortzen zaizue bisitan. Oraintxe sartu da atetik, tupperware hutsak esku artean dituela.

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra

Independentzia omen zenuen
joan zinenean xede
aire freskoak egingo zizun
zure ustetan mesede.
Orain taperra pixkat izkuta
dezakezu alafede!
Seme lotsarik ere ez duzu
disimulatzeko ere! (bis)

J. Uria

Ez zaitez jarri horren haserre
eta egin ahalegina
onar ezazu ama ona zara
eta sukaldari fina.
Aita ni nauka eta uste dut
dela aitaren berdina:
nik ere berdin egingo nuke
inoiz banandu bagina. (bis)

O. Bartra

Ta beraz gure semeak zauzka
erdi aita erdi lagun
barkatu baina horrela ezin
gara luzaroan jardun.
Jana emanez egon ezkero
gu biok egunez egun
gerora poltsa pasako digu
dirua bota dezagun. (bis)

J. Uria

Ta niri pena asko ematen dit
hain gaizki dagoeneko
beti soltero beti bakarrik
eta kopeta beltzeko.
Begira prakak ze zikin dauden!
hiru-lau mantxa antzeko...
Gizarajoak ez dauka inor
bakeroak garbitzeko! (bis)

O. Bartra

Argi ta garbi geratu egin zait
hezi dugula edarto
gure etxera pozarren dator
domeketan zenbat salto!
Zuk be esan duzu eta zegaitik
ez zoaz etxetik kanpo?
Ta domeketan biok etorri
bazkariko ordurako. (bis)

J. Uria

Ez, nahiago dut astean egun
guztietan janda bapo.
Eta zu seme lasai egon ta
ez isuri hainbat malko
ta badakizu noizbait sentitzen
bazara benetan txarto
badakizu, ama hemen daukazu
zuk behar duzunerako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra