Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Denbora daramazu ilunabarrean etxetik irten eta egun argiz itzultzen. Ezin duzu horrela jarraitu.

Deskribapena

Doinua
Gure herri ttiki hau da
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egia esan hasieran
ez nuen ulertu bela
behar ez zen pertsonarekin
enamoratu nintzela.
Mutila ez den beste batek
mugitu ohi dit sabela
horregatik hartzen dugu
gauez hoteleko gela.
Nahiz ta jakin ez naizela
portatzen behar bezela
berekin iruditzen zait
ametsetan nagoela. (bis)

Bera da eguneko argi
eta gaueko izarra
bera da nere bizitza
mugatzen duen iparra.
Batzuetan sentitzen naiz
ba bai aldrebes xamarra
baina berekin bilatzen
dut nik barruko indarra.
Egia esan hauxe da
ni mintzen nauen bakarra:
ni zoriontsu izatearren
beste bat mindu beharra. (bis)

Urtea ez zait suertatu
behar bezain borobila
gezurretan pasa ditut
martxoa ta apirila.
Nahiz eta sentitzen naizen
azkarra bezain abila
gaur beregana joango naiz
aitortuko dut mutila
ta bera joaten bada
beste neska baten bila
nere errua da-eta
popatik joan nadila! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra