Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Paya, Xabi
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Sarraila aldatzera etorri dira. Oraintxe eman dizute giltza berria.

Deskribapena

Doinua
Abokatuak deitu berri dit
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Paya

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Juanan ezagutu ta berehala
eraman nuen ohera.
Asteburuak hamaika beti
ta hamaika hoiek topera.
Udaberrian elkartu eta
igo ginen aldarera
baina gehiegi maitatu ezkero
gerta liteke sobera.
Horregatik gaur etorri dira
sarraila hau aldatzera
bizi berri bat nahi baitut giltza
berriarekin batera. (bis)

Hasieran zintzoa zen oso
beti jator eta galai
ezkontzako ezkila ordea
bihurtu zaigu hil-kanpai.
Biraoka hasi zitzaidan ta
gero kolpeka ere bai.
Dibortzioa eskatu nion
bizimodu berrian zai
baina ez dakit orain non dagon
eta barkatu nauen ai!
Giltza eskutan euki arte ni
ez naiz geldituko lasai. (bis)

Orain malko direnez berriro
begietako makarrak
entzuten ditut bihotz barneko
zalantzaren deiadarrak
"Damutuko zaizu hau seguru!"
esaten zidan senarrak
baina geroni baino ez gara
geure erantzule bakarrak.
Horregatik bota behar ditut
gure etxeko giltza zaharrak
ea antzera galtzen ditudan
nire oroitzapen txarrak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra