Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-03-19 Igorre Jaialdia
Gai-emailea
Uriarte, Karmelo
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lehen aurkitu dituzuen berrogeita hamar euro horiekin haxisa erosi duzue. Parke batean zaudete hori erretzen.
Gaiari oharrak
Aurreko bertsoaldia: Bi agure zarete. Eguneroko moduan paseatzen ari zarete, eta
halako batean, Igorrek berrogeita hamar euroko billetea ikusi du lurrean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Berrogeita hamar euro eukita
probatu ein behar zala
baina nik pultso eskasa daukat
besoa erdi makala.
Konturatu naz papel zikin hau
bastante eskasa dala;
deitu lehengoko mutikoari
ta berak egin daiala!

U. Iturriaga:
Guk zetarako egingo dogu
mutikoengana buelta?
Zu lasai egon bi minutuan
atonduko deutsut peta
esku ahurrean harria jarri
ta txiskeroaz erreta
zu lasai egon nik soldaduska
Tangerren egin naben-ta!

I. Elortza:
Hartu harria ta metxeroa
eta emon dautsozu su;
albokaldetik begiratuta
bastante urduri nozu
ta soldadutza Tangerren egin
zendula orain dinozu;
orain artean zahar etxean
ondo gordeta euki dozu!

U. Iturriaga:
Itxi kontuok ta hasi zaitez
kaladatxo bat emoten!
Zelan lehenengo upada neri
barruraino sartu jaten
sarri entzun dot nik telebistan
esaldi hauxe esaten
eta Mariano orain badakit
lainoek ze usain dauken.

I. Elortza:
Laino usai hau neuretzako be
bihurtu da marabila
baina alboan ikusten zaitut
porro liatzen abila;
belarritako haundiak dozuz
masailetan bi patila...
Laboralera joan behar zeunke
gazte txartelaren bila!

U. Iturriaga:
Ze gazte txartel ta ze Laboral!
Ete zagoz itsututa?
Nik gitxienez hasita deukot
barruko barne-burruka
eta hasi naz gauzak ikusten
arraroak, ai la puta!
Bentanatik begira deukogu
zure Mariana difunta.

I. Elortza:
Mariana hor ikusi dot ta
ipini naz guapo-guapo
ekarri beste kaladatxo bat
edo osorik neuretzako;
gainera inbentu hau oso ona
dogu osasunerako
bape problemaik ez dekot oin ta
makurtu ta altxetako.

U. Iturriaga:
Salto ta dantza hasi gara gu
ta urten deusku barrutik
igorretarrak begira doguz
bakotxa bere lekutik;
bi agureok ikusi eta
ez dabe ulertzen tutik
lehen be zorotzat euki gattue
hartu deixela zakutik!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra