Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-03-19 Igorre Jaialdia
Gai-emailea
Uriarte, Karmelo
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi agure zarete. Eguneroko moduan paseatzen ari zarete, eta halako batean, Igorrek berrogeita hamar euroko billetea ikusi du lurrean.
Gaiari oharrak
Hurrengo bertsoaldia: Lehen aurkitu dituzuen berrogeita hamar euro horiekin haxisa erosi
duzue. Parke batean zaudete hori erretzen.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Billete marroi batek
ni harritu ein nau
berrogeita hamarreko
bat dala eta uau!
Zeinek hartu behar dau
ointxe bilete hau?
Makurtu neike baina
gero ezin altxau. (bis)

U. Iturriaga:
Zuk gura dozunean
zagoz oso sano
beti kejaka baina
ondo zauz Mariano;
behingoz heldu garenez
puntu honetaraino
hoba gerria apurtu
hori hor itxi baino! (bis)

I. Elortza:
Txikle bat ikusi dot
ez naiz tunantea
ta pentsatu dot plana
aurrera eroatea:
pausuz pausu holantxik
lagun joatea
lehenengo txiklea ta
gero billetea. (bis)

U. Iturriaga:
Idea ona izan da
itxi nozu grogi
gitxienean egin
behar dozuz pauso bi.
Ba zuri laguntzeko
be gertu nago ni;
gure pentsioaren
erdia da hori. (bis)

I. Elortza:
Sendotu baietz gure
diru jatorriak!
Berrogeita hamar hoiek
ondo etorriak;
gastatzeko planak be
daukadaz jarriak:
txikito bana eta
zapata barriak. (bis)

U. Iturriaga:
Baina zelan astiro
joakuzen kontuak
beste alde baten antza
be jo dau kukuak
hamabost urtekoak
laster makurtuak;
akabo lagun gure
diru sekretuak! (bis)

I. Elortza:
Kulpaik ba ete dogu
gu zaharrak bagara?
Hamabost urteko ta
inguru honetara;
hirugarren pausoa
be heldu da hara...
txiklea, billetea
eta ostikada. (bis)

U. Iturriaga:
Odoletan hor dagoz
hiru-lau mutiko
ta gure Mariano
amorruan tinko;
hain flexible egoanik
ezin sinetsiko?
gimnasiara joaten
ez zinen ba hasiko? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra