<<< Katalogoko bilaketara bueltatu: Saioka
<<< Katalogoko bilaketara bueltatu: Izenburuka
GRABAZIOEN DATU-BASEA: Bertso saio eta bestelako grabazioen katalogoa
Xenpelar Dokumentazio Zentroan euskarri mota guztietako grabazioak biltzen dira, bertso-saio, hitzaldi, elkarrizketa nahiz telebista edo irrati-programen grabazioak. Interneteko katalogo honetan bila ari zaren grabazioren bat aurkitu ez arren egin beti galdera dokumentazio zentroan hainbat datu oraindik apailatu edo antolatu beharrean baikaude eta bilatzen ari zarena interneteko fitxetan agertu ez arren barneko artxibo eta erregistroetan egon baitaiteke.
Grabazioak kontsultatzeko aukerak murritzak dira momentuz Xenpelar Dokumentazio Zentroan. Bilduma Digitala deritzon fitxategi-digital bilketa handiaren egitasmoa dugu esku-artean baina fitxategi-informatiko bihurtuta ez dauden grabazioak kontsultatzeko gune publikorik ez dugu. Digitalizazio eta edizio lanetarako erabiltzen ditugun irakurleak bakarrik daude dokumentazio zentroan, hortaz, euskarri ezberdinetan dauden grabazioak kontsultatu behar izanez gero, aurrez digitalizatu beharra izango dugu, zure kontsulta ahalbideratzeko.
Etorkizunean, Mintzola Fundazioaren laguntzarekin, ikus-entzunezkoen kontsultarako eta ediziorako ekipamenduak izango dituen guneak eskainiko ditugu Subijana etxeko hirugarren solairuan.