Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Erandioko Bertsopaper Lehiaketa (4. 2012. Erandio)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Erandio
Début date
2012-02-01
Date finale
2012-04-27
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2012-04-27
Voir 1746_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Erandioko Udala. Euskara

Description

Saritutako lana
1. Ane Pardo: "Maiteminduta"
2. Alaitz Urrutia: "Musikaren kultura"
3. Aketza Antolin: "Erloju Magikoa"
4. Naroa de la Fuente: "Astrabuduko jaiak"
Oinarriak
1. Erandioztar guztiek, eta udalerriko ikastetxeren bateko ikasle direnek ere, har dezakete parte, nor bere mailan.

2. Mailak:
A taldea: 2012an 12 urte edo gutxiago bete dituztenak
B taldea: 2012an 13-16 urte bitartean daudenak
C taldea: 2012an 17 urte edo gehiago beteko dituztenak.

3. Aurkeztu beharrekoa:
A taldea: gutxienez 3 kopla, gehienez 3 bertso.
B taldea: gutxienez 4 kopla, gehienez 8 bertso
C taldea: gutxienez 8 kopla, gehienez 12 bertso

4. Parte hartzaileek nahi adina bertso-sorta bidali ditzakete lehiaketara

5. Bertsoak gai eta doin librean jarriko dira. Dena den, ezinbestekoa da doinuaren izena argi adieraztea.

6. Lanek orijinalak eta beste inon argitaratu nahiz saritu gabeak izan behar dute. Izenordea erabiliko da sinadurarako.

7. Lanak aurkezteko epea: 2012ko apirilaren 27a.

8. Bertso-paperarekin batera datu guzti hauek bidali behar dira:
a. Izenburua
b. Izen-deiturak.
c. Adina
d. Telefonoa
e. Helbidea
f. Herria
g. Ikastetxea

A. POSTA ELEKTRONIKOZ: lehiaketak@erandioko-udala.net

B. POSTA ARRUNTEZ: orijinala kartazal itxi batean, izenburua jarrita; eta beste gutunazal txiki batean, goian jarritako datu guztiak.
Helbidea:
IV. Bertso-paper Lehiaketa.
Erandioko Euskara Zerbitzua.
Irailaren 23 plaza.
48950 – Erandio.

9. Epaimahaiaren osaketa Erandioko udaleko euskara zerbitzuak erabakiko du, horretarako pertsona adituak hartuz. Eta haien erabakia aldaezina izango da.

10. Saritutako lanen jabetza Erandioko Udalarena izango da. Sari ematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher