Représentations Périodiques - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Okelar Saria (28. 2012. Mutriku)
Information
- Type de représentation
- Lehiaketa
- Place
- Mutriku
- Début date
- 2012-10-29
- Date finale
- 2012-11-30
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2012-11-30
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
Voir 1839_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Participants
- Organisateurs
Mutrikuko Bertso Eskola (Goizeko Izarra)
Description
- Saritutako lana
- 1. Amaia Agirre : "Minbiziari biziminez"
2. Iñigo Legorburu : "Hitzaren ekonomia" - Oinarriak
- MAILAK
· Gazteak: 16 urtera arte
· Helduak: 17 urtetik aurrera
LANAK
Bertsoen neurria, doinua eta gaia libreak izango dira.
· Gazteak: gutxienez 3 bertso edo 6 kopla
· Helduak: gutxienez 6 bertso
SARIAK
Gazteak:
1. saria: txapela + 60 € + oparia
Mutrikuar onenaren 1. saria: 30 € + oparia
Mutrikuar onenaren 2. saria: oparia
Helduak:
1. saria: txapela + 300 €
2. saria: 150 €
Mutrikuar onenaren saria: 2 lagunentzako afaria San Juan
jatetxean
Oharrak:
· Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.
· Epaimahaiak hala iritziz gero, sariren bat eman gabe utzi daiteke.
BALDINTZAK
· Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango
dira.
· Lanak ezizenez sinatuko dira.
· Bertsoekin batera, ezizena agerian duen gutunazalaren barruan bidaliko
dira egilearen izenordea, izena, helbidea, adina eta telefonoa.
· Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio. Eta bertso sorta
bakoitzaren doinua ere zehaztea komeni da.
· Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc (WORD)
edo odt (WRITER) formatuan. Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena
idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: ezizena, izena, helbidea,
adina eta telefonoa.
HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
Posta elektronikoz: mutrikube@gmail.com
edo
OKELAR anaiak bertsopaper lehiaketa
Mutrikuko Bertso Eskola
Luardo Etxea (Barrenkalea, z/g)
20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)
EPEA
Lanak azaroaren 30a baino lehen bidali beharko dira aipaturiko helbidera.
SARI BANAKETA
Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak (abenduak 22).
LANEN JABETZA
Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango
dute lan guztiak argitaratzeko.
EPAIMAHAIA
Antolatzaileek eratuko duten epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
ANTOLATZAILEA
Mutrikuko Bertso Eskola
Estructure
- Représenations
2012-12-22 Mutriku Lehiaketa