Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Ibon Zabala Saria (15. 2013. Errenteria)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Errenteria
Date finale
2013-11-22
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-11-22
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organisateurs
Errenteriako Bertso-Eskola (Xenpelar)
Lau Haizetara Elkartea
Championne
Agirre, Naroa

Description

Saritutako lana
1. Saria: Nagore Agirre: "Lehenengo maitasunari jarriak"
2. Saria: Aitor Servier: "1914-1918 Gerla Handia"
Oinarriak
1. Maila: Gazteena, aurten 16 urte edo gutxiago.
2. Irekia: Euskal Herriko edonork parte har dezake.
3. Lana: Sorta bakoitzak 4 bertso gutxienez eta 6 gehienez.
4. Sortak: Lehiakide bakoitzak 3 gehienez.
5. Sariak:
>>>> Irabazleak, 250 euro eta oroigarria.
>>>> Bigarrenak, 150 euro.
>>>> Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake, hori erabakiz gero.
6. Gaia: Librea izango da; bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
7. Epea: Azaroaren 22an amaitzen da.
8. Bidalketa:
>>>> A. Posta arruntaz bidaltzeko jatorrizko sorta eta bi kopia gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
>>>> B. Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (word) izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
9. Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
10. Sariak abenduaren 22an banatuko dira. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, argitartzeko eskubide osoa izango duelarik.
11. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.


Harremanetarako nahiz bertso-paperak bidaltzeko aukerak:

Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea
Xenpelar Bertso-Eskola
Pablo Iglesias etorbidea 11, 181 Posta kutxa
20100 Errenteria - Orereta

Telefonoa: (+34) 943 449 613

e-posta: bulegoa@lauhaizetara.net

Estructure

Représenations
2013-12-22 Errenteria Lehiaketa
Championne
Agirre, Naroa
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher