Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Gai-jartzailetza ikastaroa (2015. Bizkaia)

Information

Type de représentation
Ikastaroa
Place
Bizkaia
Début date
2015-02-05
Date finale
2015-02-11
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-02-09
Extension
Bizkaia
Extension
Herrialde mailakoa

Participants

Organisateurs
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Participants
Berriozabal, Maite

Description

Oinarriak
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gai-jartzaile ikastaroa antolatuko du otsailean.

Ikastaroa Bizkaiko hiru herritan izango da, eta bertsozaleek edertoen datorkien lekua aukera dezakete ikastaroa egiteko. Ikastaroak Algortan,
Durangon eta Markina-Xemeinen izango dira, 18:30etik 20:30era.

Hurrengoak dira datak:

-Otsailaren 5ean, eguena, Algortan (Itxasganen, Aldai patronatuaren egoitzan)
-Otsailaren 10ean, martitzena, Durangon (Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan)
-Otsailaren 11n, eguaztena, Markina-Xemeinen (Uhagon kulturgunean)

Gai-jartzailetza ikastaroa Maite Berriozabal Berrizbeitiak eskainiko du

Ikastaroan interesa daukan edozein bertsozalek parte hartu ahal izango du, ez da aurretiazko ezagutzarik beharko. Helburua bertsozaletasuna sustatzea da, eta horregaz batera, epailetzari eta gai-jartzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea ere bai. Izan ere, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zaleei formakuntzak emateko konpromisoa hartua dauka. Horregatik, interesa daukanak aurrera begira ere aukera edukiko du
formatzen jarraitzeko.

Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Horretarako, deitu Bizkaiko Bertsozale Elkartera (94 681 27 11) edo idatzi email
bat bizkaia@bertsozale.eus helbidera.

Izena emateko epea ikastaroa baino egun bi lehenago itxiko da.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher