Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Arri-Botx bertso paper lehiaketa (1. 2015. Ondarroa)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Ondarroa
Début date
2015-04-17
Date finale
2015-05-08
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-05-08
Extension
Ondarroa
Extension
Herri mailakoa
Voir 2211_aldizkakoa_file_eskuorria.JPG

Participants

Organisateurs
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Ondarruko Bertso Eskola (Bertsutan)

Description

Saritutako lana
1. Aitzol Etxebarria Eluk, "Kutsadura"
2. Paula Artetxe Lorenzo, "Lau urtaroak"
Aipamenak: Gorka Aranguren, Marat Solabarrieta Bedialauneta, Udane Maruri Ardanaz, Jaitz Julian, Andoni Arriaga Beiro, Eritz Alkorta Basterretxea, Anartz Zereza Iglesias, Khay Ousmame Sall, Oihana Alberdi Ugartetxea, Maren Ibaibarriaga Fundazuri, Aiora Urrutia Badiola
Oinarriak
13 urtetik beherako Ondarrutarrei, edo Ondarrun ikasten duten gazteei zuzenduta dago.

Bertso paper lehiaketaren helburu nagusia, Ondarroako ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxoei ikasitakoa plazaratzeko aukera ematea da. Bertsolaritza ikastetxetik kanpora ere ateratzea, eta bertso eskola eta ikastetxearen arteko zubi lana erreztea. Jon Arrizabalaga Arri eta Jose Mari Aranbarri Botx bertsolarien omenez egingo da.

Parte hartzaile bakoitzak hiru bertso aurkeztu ahal izango ditu, gehienez. Bertsoen neurria eta gaia libreak izango dira. Horrez gain, inoiz argitaratu gabeak edota beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute.

Beharrak bertsolaritzako irakasleren bati eskura eman beharko dira. Denak ere, ordenagailuz idatzita egon beharko dute DIN-A4 tamainako orri batean; Times New Roman estiloan idatzita, 12 puntuko neurrian eta lerrotik lerrora 1,5eko aldea utzita egon beharko dute.

Sariketara aurkezten diren beharrak, gainera, ezizena eta izenburua bakarrik erakusten duten kartazal handi batean aurkeztu beharko dira. Horren barruan, beste kartazal txikiago batean norbere datuak gehitu beharko dira.

Bertsolaritzagaz lotutako hamar sari banatuko dira denetara.

Estructure

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher